Zine-klubak –La mujer del abogado- filmarekin amaiera emango dio zikloari

25.02.09
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak erotismoari dedikaturiko zizkloari amaiera emango dio. Bihar “La mujer del abogado” proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma korearra da, 2003. urtean aurkeztu zen eta Sang-soo Im -ek idatzi eta zuzendu du. Zinta erotismoaren eta komedia beltzaren generoan txertatzen da eta 105 minutu irauten ditu. Aktoreetariko batzuk, besteak beste, ondorengoak dira: Mun So-ri, Kim In-mun, Hwang Jeong-min, Yun Yeo-jeong eta Bong Tae-gyu. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Young-jak abokatu ospetsua da, etxean denbora gutxi ematen duena. Ho-jung gazte lirainarekin ezkonduta dago eta ematea zain edukitzen du etxean senarra noiz ailegatuko zain. Abokatua egunetik egunera gero eta beranduago ailegatzen da, asko edaten eta maitale batekin egoten delako. Emaztea senarrak fideltasunean kale egin dioela jakin badakien arren, ez dio ezer esango. Emaztez, bizilagun gazte –nerabea- du ondoan, berarekin tematuta dagoena. Emakumeak hasieran kasurik egingo ez badio ere, harremanetan hasi eta istori bero bat biziko du.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza