Toki-garapen astearen programa prest eta, hizlariak ere hitzarturik daude

27.02.09
Ekonomi Sustapena

Bi aste barru 2009ko Toki-garapen astea gauzatuko dugu Ermuan, martxoaren 10etik 13ra bitartean hain zuzen ere. Ekimen hori urtero antolatzen du Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailak. Antolatzaileek aurtengoan bi gauza aintzat hartu dituzte; batetik bizi dugun egoera ekonomiko zaila –batez ere automobilgintzako enpresek- eta bestetik, Europako Batzordeak 2009a Sormenaren eta Berrikuntzaren urtea izendatu duela.

Hori horrela, bi saio antolatu dira espresuki enpresentzat. Lehena, martxoaren 12an egingo da, eta horretan “berrikuntza irekiaren” kontzeptua izango da hizpide. Kontzeptu hori berrikuntza lanetan erakunde bakoitzaren kanpoko baliabideak eta dauden sareei etekinik handiena ateratzean datza. Krisialdietan, une aproposa izaten da kanpoko seinaleak jaso ahal izateko tresnak erabiltzea, baldin eta horrek produktu edo zerbitzua hobetzen lagunduko badute. Horren ildotik, esan ohi da berrikuntza ez dela erakunde edo enpresen barnetik egiten, baizik kanpoko informazio eta baliabideak ere horretan zeresana eta eragina dutela.

Entitate eta hizlari anitzek hartuko dute parte

Bigarren saioa, martxoaren 13an eginen da eta, egun horretan, hainbat tresna eskaini nahi zaizkie enpresei beren negozioak hobetzen lagunduko dietenak. Horren ildotik, prozesuak mantenduz produktu berriak ekoizteko, horiek zabaltzeko, edo ekoizpena hobetzeko erabili daitezken teknologien formulak, eta abar… aztertuko dira.

Jardunaldiotan hainbat entitate eta hizlarik parte hartuko dute, horien artean ondokoak izango dira, besteak beste: Mondragon Unibertsitateko David Sanchez, EHko enpresa teknologikoen klusterraren kide Tomas Iriondo, “Zeuxa Solutions”-eko Josu Ansola, AGOTEKeko Mikel Garrido, IDSko Pedro Piñon, IKUSI enpresako Javier Caceres eta, Eibarko Ingeniaritza Teknikoko hainbat ikerlari.

Enpresez gain, gazteek ere bere tartea izango dute

Enpresei zuzendutako saiez gain, toki-garapenaren astean txiki eta gazteek ere beraiei zuzendutako tarte eta ekitaldiak izango dituzte. Hori horrela, gai zientifiko eta teknikoak lantzen dituzten ikus-entzunezkoak ikusi ahal izango dituzte eta astronomiaren mundu erakargarrira hurbiltzeko parada izan dezaten planetario-txiki izeneko erakusketa ere ekarriko da.

Ekimena ikerketa eta berrikuntza gaietan interesa izan dezakeen pertsona orori zuzentzen zaio, parte hartzea librea izango da, baina aldez aurretik izena ematea eskatzen da. Horretarako, ondoko helbide elektronikora idatzi behar delarik: pye@udalermua.net.

‘Juan Torres’ lehiaketako sariak ekimen honen barne banatuko dira

Horrez gain, martxoaren 13ko ostiralean, oraindik irekita dagoen Juan Torres enpresa proiektu eta ideia berritzaileen Lehiaketako sariak banatuko dira. Lehiaketaren xede nagusia gure lurraldean enpresa izpiritua, berrikuntza eta sormena sustatu eta saritzea dira. Hori horrela, aurten sarituko diren hiru lerro edo atalak ondorengoak dira:

  • Ideia berritzaile eta sortzaileen lerroa: DBHko, Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloko ikasleentzat. Horietako bakoitzean bina sari emango dira, lehen sailkatuari 2000 € eta bigarrenari, 1000€, hurrenez hurren. (Guztira 9000 €)
  • Enpresa proiektuen lerroa: Ermuan enpresa muntatu nahi duen pertsona ororentzat zabalik. Bi sari emango dira: irabazleari 9.000€ eta bigarrenari 3.000€. (Guztira 12.000 €)
  • Teknologia-ikerketa proiektuen lerroa: Teknologia-ikerketa garatzen duten erakundeentzat. Honetan ere bi sari emango dira; irabazleari 2.000€ eta bigarrenari 1.000€. (Guztira 3000 €)

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren