Bakarrik bizi eta seme-alabak kargura dituzten emakumeentzako egonaldiak

02.03.09
Gizartea

Udaleko gizarte zerbitzuek lankidetzan jardungo dute bakarrik bizi diren eta seme-alabak euren kargura dituzten emakumeentzako egonaldietarako urteroko deialdiko izenematean. Aipaturiko programa hori Bizkaiko Foru Aldundiarena da eta bere baldintzak Aldundiak kaleratutako 218/2009 Foru Dekretuan jasotzen dira. Dekretua Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 20. alean argitaratu zen, iragan urtarrilaren 30ean. Deialdi horri atxiki eta izena eman nahi dutenek gizarte zerbitzuetan (Komentukua kaleko bulegoetan) aurkez ditzakete eskariak, apirilaren 25era arte. Gizarte zerbitzuetan eta Emakumearen Topagunean inprimaki eredu ofiziala emango dizute eta hori betetzeko edo erantsi beharreko agiriekiko argitasunak baita ere.

Egitaraua honetan datza; Tarragonako probintziara aste beteko bidai egitea, egonaldian pentsio osoko erregimenean egonik. Bidaia doan izango da eta aurtengo ekainaren 27tik uztailaren 31ra arteko aldian egin beharko. Bidaiaren plazak zozketa bidez egokituko dira eskabidea aurkeztu eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten emakume guztien artean. Zozketa ordenadorez egingo da, notarioa aurrean dela. Zozketa horretan informatikako pisuen sistema bat ezarriko da, aurreko urteetako deialdietan onuradun suertatu ez diren emakumeei mesede egiteko asmoz.

Interesatuek aurkeztu beharreko agiriak deialdia arautzen duen dekretuaren 3 ataleko laugarren artikuluan zehazten dira eta, laburbilduz, ondokoak dira: NANa, familia-liburua eta gizarte segurantzako kartilaren fotokopiak, erroldatze-ziurtagiria, INEMen lan bila egon izana frogatzen duen agiria, Errenta Aitorpena edo hori egin behar izatetik salbuetsita egotearen agiria eta, azkenik, ezkontza baliogabea izatea, banandu edo dibortziatuta egotearen epaia.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza