EMOEK aukera-azokaren edizio berria antolatu du

03.03.09
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) aukera-azokaren edizio berria egingo du ostegunetik larunbatera bitartean. Azoka hori, estreinakoz leku itxian jarriko da, hain zuzen ere Bizkaia Etorbideko etxabean, Hidalka altzari denda zegoen lekuan. Azoka ostegunetik larunbatera bitartean egongo da zabalik, goiz eta arratsaldez. Azoka Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzaren babesaz antolatu da. Azokan elkarteko kide diren hamar dendek parte hartuko dute. Horiek guztiak amaitzear dugun negualdiko produktuak eskainiko dituzte. Azoka horretan ehungintza eta arropak egongo dira, haur, gazte eta jaio berrienak, zapata, mertzeria-gaiak eta osagarriekin batera. Azokak bere ordutegi propioa izango du, goizez eta arratsaldez. Goizeko ordutegia 10:00etatik 14:00etara artekoa izango da eta, arratsaldez, de 17:00etatik 21:00etara.

Ekimenean parte hartuko duten dendak ondorengo zerrendan jasotzen dira: Izagirre, Boress, Dskaro, Kenke, Horacio moda hombre, Margel, Elastic, Gutierrez, Calzados Eva eta Peque´s. Azoka hori beste behin antolatzen da, herritar eta kontsumitzaileek harrera ona egiten diotelako. Azokaren bidez merkatariek neguko produktuei irtenbidea ematen saiatuko dira, saldu gabe geratu eta biltegietan dituztenak kaleratuz.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz