Emakumeak zuzendutako filmei dedikatuko dio zikloa zine-klubak
Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak martxoko emanaldiei hasiera emango die gaur. Datozen asteetako zine-klubeko emanaldiak emakumeak zuzendutako filmei dedikatuko zaizkie. Gaur “Persepolis” titulaturiko proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma frantsesa da, 2007. urtean aurkeztu zen eta Marjani Satrapik idatzi eta zuzendu du. Zinta animazi eta marrazkien generoan txertatzen da. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.
Sinopsia
Neskatila iraniar baten istorio autobiografiko gordin eta hunkigarria da. iraultza eta fundamentalismo islamiarra ezarri zenetik gure egunetarainoko gertaerak kontatzen dituena. Fundamentalistek boterera ailegatzean emakumeek burka erabiltzeko derrigortasuna ezarri eta milaka pertsona giltzaperatu zuten. Marjane neskatilak punkaren mugimendua, ABBA eta Iron Maidden musika taldeak eta abar ezagutzen dihardu, gobernu berriaren jazarpena eta Iran eta Iraken arteko guda ikaraz bizi dituena. Nerabea denez, Europara bidaltzen dute gerratik urruntzeko asmoz eta bertan, bestelako kultura ezagutuz, fundamentalismo erlijiosotik egindako ihesian. Europan ongi moldatzen den arren, bakardadearen sentimenduak gailendu egiten dio familiatik urruti dagoelako. Hori horrela, bueltatzea erabakitzen du, erregimenaren baldintzan jasan behar izan arren.
Lotutako albisteak
Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza