Zine-klubak -La hamaca paraguaya- drama proiektatuko du

12.03.09
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak martxoko emanaldiekin aurrera jarraituko du gaur. Datozen asteetako zine-klubeko emanaldiak emakumeak zuzendutako filmei dedikatuko zaizkie. Gaur “La hamaca paraguaya” titulaturiko proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma sei estaturen arteko koproduzioa da, 2006. urtean aurkeztu zen eta Paz Encinak idatzi eta zuzendu du. Zinta dramaren generoan txertatzen da. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Paraguay estatuan isolaturik dagoen leku batean Candida eta Ramon senar-emaztea nekaraziak, Chaco gerratean borrokatzera joan zen semearen zain daude. Semeaz gain, euriaren, haizearen, freskotasunaren eta txakurra isiltzearen zain ere badaude. Hau da, bizitzako hainbat aspektu arrunt hobetzearen zain daude. Eternitatearen une hori, iraganaren eta etorkizunaren tartean kokatzen da. Bikoteko kide bakoitzak bere erara ikusten ditu gauzak: aita itxaropentsu dago semea noiz bueltatuko zain; amaren ustez, aldiz, semea hilda dago. Nolanahi ere, itxaroten duten bitartean paperak elkarren artean aldatu egingo dituzte bikoteko kideak, semearen seinale bat jaso ondoren. Horren ondorioz, jarrera aldatu egingo dute, batak eta besteak.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza