Alex TNT & Rick Perkins, nazioarteko blues-jazz musikarik onena Ermuan
Alex TNT & Rick Perkins musikariak kontzertua emango dute bihar Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 8etatik hasita. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du eta honek amaiera emango dio Bizkaia blues-jazz 2009 zirkuituari. Zirkuitu horrek lau joaldi programatu ditu, astean zehar gauzatu direnak, Basaurin, Zornotzan, Leioan eta azkena gure herrian. Sarrerak bost (5) eusko balio du eta hori arratsaldeko hirurak bitartean kulturako egoitzan erosi ahal da edo, bestela, bihar sarreran bertan.
Alex TNT ez dator Bostonetik edo San Franciscotik, Bartzelonatik baizik, nahiz eta bere soinu eta musikak Mike Welch eta beste Ipar Amerikako musikari berriak gogoratzen dizkigun. Rocker itxura du Kid Torres bezala, funk-a erabiltzen du Prince eta Isley Boresen erara, Smokin Joe Kubeck eta B.B.Kingen bluesa elkartzen digu eta soularekin ere ausartzen da. Alex TNT (gitarra eta ahotsa) ez dator bakarrik, berarekin Rick Perkins (Chicagoko pianojolea), Jules Bikoko (baxua eta ahotsa) eta Julian Vaughn (Albert King, Johnny Guitar Watson, Johnny Copeland eta B.B.Kingen bateria) musikari eta lagunak ere dakartza.
Ikuskizunari buruzko hainbat lerro
Luxua, benetako luxutzat jo dezakegu musikari erraldoi hauek laukote gisa dakartzaten ikuskizuna, formatu oso elektrikoan. Alex TNT kataluniarrarena prodijiotzat gisa kontsideratu barhar da. Gitarra jola gazte hau herriko taldeetan jotzen hasi zen 15 urterekin, Hook Herrerarekin joz hartu zuelarik esperientzia. Bere hirugarren eta azken disko zoragarria “Change My Style” (Gaztelupeko Hotsak) argitaratu aurretik Chicagon zehar ibili zen denboraldi batean, blues elektrikoaren jaioterrian. Bertan, Rick Perkins piano-jole eta teklista handiarekin bat egin eta bere lanean parte hartzeko konbentzitu zuen, zeina berarekin dakartza aurkezpen jira honetan. Perkinsek urte askotan landutako eskarmentu handia du, B.B. King, Al Green eta Chaka Khan bezalakoekin jo izan du. Lankidetza horrek, bere balioaren adierazgarri dira. Jiran ere parte hartzen du Julian Vaugh bateria-joleak, B.B.King, Johnny Copelan edo Albert King handiekin ere lanean ibilitakoa.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude