Ostiralean -Variaciones sobre Rosa Park- antzezlana Lobianon
Cambaleo antzerki taldeak ‘Variaciones sobre Rosa Park’ antzezlana ekarriko du Lobianora datorren ostiralean. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da eta sarrerak 5 euro balio du. Ekitaldia udal kultura sailak eta immigrazio zerbitzuak antolatu dute eta Arrazakeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren inguruan prestatutako egitarauaren barne txertatzen da.
Sinopsia
Emakume bat. Autobusean etxera itzultzen den jostuna da. Ezberdintasunaren garaian bizi den emakume iparamerikarra, langile eta beltza. Pertsona zurientzako erreserbatuak dauden jarlekuetan jesarri ezin duena emakumea. Ona, erreza, erosoa hobea eta abar ez da berarentzat eta egoera horren kontura aspaldidanik nekatuta dago. Lan egiteko nekatuta, ordutegi bukaezinekin nekatuta. Jarlekutik altxatu eta lekua uzteko prest ez dagoen emakumea. Egun batean ezetz esaten duena. Historiaren bidea aldatzen duen emakumea.
Lotutako albisteak
Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza