-Campanilla y la sombra de Peter Pan- haurrentzako antzerki ikuskizuna

18.03.09
Kultura eta Gazteria

Txalo Produzkzioak haurrentzako antzerki emanaldia ekarriko du larunbatean Lobiano Kultur Gunera, arratsaldeko 5etatik aurrera. Txalok ‘Campanilla y la sombra de Peter Pan’ tituluko obra dakar. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko honetako programazioaren barne kokatzen da. Zuzendaria Begoña Bilbao da eta antzezleak Arantza Arteaga, Iraitz Lizarraga eta Jorge Santos. Emanaldia ordu bete ingurukoa da. Sarrerak 3 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 5 urtetik 10 bitarterako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat.

Sinopsia

Kanpanillak, Peter Panen laguntxo hegadunak, behin esan zuen haserre samar :egun batean, Peter Panen historiaz berak dudan benetako bertsioa kontatuko dut. Honakoa, eszenatoki baten gainean bere bertsioa azaltzeko aukera zen. Sekula Betiko Lurraldea eszenatiko batean sartuta? Zer egin ez zekiela zegoen. Adorea emateko, esan nion ez zela bakarrik egongo, Garfio kapitaina, Peter Pan, Wendy eta Peter Panen itzala ere bertan azalduko zirela berarekin batera parte hartzeko. “Irudimenak eta ikusleen adimenak lagundu egingo digute dena antzeztoki txiki batean egokitzen. Mundu bat osorik sar daiteke zapata kutxa batean. Beraz, bere istorioa kontatuko digu: Peter Panekin zuen harremana, Wendygatik sentitzen zuen ondamua eta Garfio kapitainarekin izandako liskarrak. Bertsio asko daude istorio honetan, bertan parte hartzen duten pertsonak beste bertsio.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin