K. Internazionalistak Kubako iraultzaren berrogeita hamargarren urteurrena gogoratu eta ospatuko du

23.03.09
Gizartea

Aurten Kubako iraultzak 50 urte betetzen ditu. Gertaera historikoa eman zen Kubako iraultzaren garaipenarekin, emakume eta gizonek gehiengoen aldeko gizarte bat lortu baitzuten. Herri kubatarrak aldaketa ekonomiko eta sozialak bideratu zituen (enpresa handiak eta latifundioak berreskuratzea, nekazaritza eta hiria erreformatzea, industriagintza eta merkataritza nazionalizatzea, analfabetismoaren aurka egitea..) eta neurri horiek guztiek gizartearen ongizatea eta kontzientzia politiko iraultzaile eta sozialista ekarri zuten. Hori horrela, Komite Internazionalistek Kubaren inguruan jardunaldiak eta jarduera egitarauak antolatu dituzte. Egitarau hori aste honetan zehar Ermuan eta Donostian gauzatuko da. Ekimen horrekin iraultzakKubarentzat eta munduko gainerakoentzat zer izan den aztertu eta ospatzeko egingo dira.

Egitarauan jasotakoari gaur eman zaio hasiera, Lobiano Kultur Gunean ireki den erakusketa batekin. Erakusketa horretara Ernesto Che Guevararen argazki, margo, liburu eta beste materialak bilduma ekarri da, Manuel Carrascori esker. Erakusketara sartzea doakoa da eta zabalik dago astegunetan arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean eta eguerdiko 12etatik ordu 2etara larunbatean.

Egitarauan datorren egunetarako ondoren zerrendaturiko ekintzak iragartzen ditu:

  • Martxoak 24, asteartea
    • Hitzaldia: “ Iraultzaren 50 urteen balantzea”. Hizlaria Joseba Macias, UPV-EHUren kazetaritza fakultateko eta La Habanako Nazioarteko Zinema Eskolako irakaslea. Aurretik “Video de familia” documéntala proiektatuko da. Arratsaldeko 7etan Lobiano Kulturgunean
  • Martxoak 26, osteguna
    • Zine-kluba: Steven Soderbergh- zuzendariaren “Che, El Argentino” filma proiektatuko da. 21´30etan Lobianon
  • Martxoak 28, larunbata
    • 14:00etan: Bazkari herrikoi eta Kubatarra, Eskilarapeko Ateneoan.
    • 16:00etan: Kantaldia: “Nueva Trova Cubana taldeari omenez” Eskilarapeko Ateneoan
    • 19:30etan: Kontzertua “HABANA SON” Kubako taldearen. Plazan
    • 23:00etan: Jai Kubatarra Eskilarapekon, saltsa, mojito, eta abar.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza