Himalayako mendiei buruzko diaporama eta solasaldia Alex Chiconekin

24.03.09
Gizartea

Alex Chicón mendizaleak Himalayako Dhaulagiri (8167 m) eta Manaslu (8156 m) mendietara eginiko igoaldiaren diaporama aurkeztuko du bihar Lobianon. Ikus-entzunezkoaren ondoren berarekin solasaldia egin ahal izango dute bertaratzen diren mendizaleek. Ekitaldia herriko mendi elkarteak, Artarraik antolatu du eta Lobiano Kultur Gunean egingo da, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. Lemoako gazte honek jada zortzi mila metrotik gorako sei mendi igo ditu: K2, Makalu, Cho Oyu, Broad Peak ,Shisha Pangma eta Dhaulagiri hain zuzen ere.

Hogeita sei (26) urteko gazte honek muturreko makina bat esperientzia bizi izan ditu. Bere eginezintasunak gehienontzat ezinezkoak diren abenturak gauzatzera bultzatu dute. Jada, zortzi milako sei gailur zapaldu ondoren, hilabete honen amaieran berriz joango da Himalayara, Kanchenjunga igotzeko asmoz, Edurne Pasaban handiaren espedizioan. Chiconen lorpenen artean Euskaditik Katmandura kotxez 12.000 kilometroko ibilbidea egitea eta ondoren Shisha Pangmara hego aldetik igotzea da.

Horrez gain, katamaran batez ‘Al filo de lo imposible’ telebista saio eta taldeko kideekin ere Antartidan izan zen. 2005. urtean Makalu mendiaren gailurrera mendebaldetik, lekurik zailenetik, heltzen saiatu zen eta 7.700 metrotara amore eman behar izan zuelarik. Orain hilabete batzuk, beste zortzi mila metroko mendi bat zapaldu zuen Pasabanekin eginiko azken espedizioan. Horrek guztiak, barnean duen indarraren erakusle da, oraindik asko emango baitigu.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean