Biolentzia matxistaren aurkako kontzentrazioa gaur arratsaldez plazan

25.03.09
Gizartea

Ermuko Indarkeria Matxistaren Aurkako Taldeak (IMATek) kontzentrazioa deitu du gaur arratsaldeko zortzietarako plazan. Taldeak deia egin eta hori herriko etxebizitzetako portaletan jarri du, Gernikan emakume baten azken hilketari erantzuteko. Deialdian horrelako jarrerekin bukatzeko eskatzen da: “biolentzia matxistarik ez” aldarrikatzen da; “ez Ermuan, ez Gernikan, ez beste inon”. Kartelean horrelakorik “ez egiteko, ez justifikatzeko eta ez ahalbidetzeko” eskatzen da, matxismoak hiltzen duelako. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunarekin bat datozen guztiak gaur kontzentrazio isila egiteko eta azken heriotza hori salatzeko bilduko dira plazan iluntzean. Taldeak atzo mezu berberak zabaltzen dituen pankarta bat jarri zuen Orbe Kardinalaren plazako kioskoan.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza