-Ezker/eskuma- obra Lobianon antzeztuko du Glu-glu produkzioak

26.03.09
Kultura eta Gazteria

‘Glu-glu Produkzioak’ konpainiak ‘Ezker-eskuma’ obra Lobiano Kultur Gunean antzeztuko dute gaur 22:15etatik aurrera. Lana Aizpea Goenagak idatzi du, zeinak ere zuzendaritza gain hartu du Ane Gabirainekin elkarlanean. Aktoreen artean aurpegi ezagun parea: Loli Astoreka eta Iñake Irastortza. Sarrerak 5 €urotan saltzen hasi ziren astelehenean eta oraindik ere badira saltzeke, geratzen direnak bihar gauean takilan eskainiko dira. Antzezpena udal kultura sailak antolatu du eta amaitzear gauden martxoko agendan txertatu. Glu-glu produkzioak egon da Ermuan aurrekoetan ere, ikusleen artean arrakasta lortu zuten hainbat muntaiekin.

Sinopsia

Ezker-Eskuma obra, antzerki labur bat da, emakumeen historiak kontatzen dituen antzezlana, beren bakardadeak eta adiskidetasuna. Bi emakume Rosa eta Sara, dira protagonistak, bakoitza bere etxean bizi da, bere munduan, eta beren egunerokotasunak dituen arazoekin borrokan. Kontu bakar batek elkartzen ditu, alegia, biak solairu berdinean bizi direla, ezker- eskuma.

Eta nahiz eta elkarrekin zer ikusirik ez izan, elkarren konpania eta laguntasuna ezin bestekoa izango da eguneko borrokan aurrera egiteko. Rosa etxekoandre porrokatu prototipikoa da, bere bazkari eta janariak ditu hizpide. Beno, beste konturik ez du. Senar isil eta anonimoa du kidea, alegia, hutsaren parekoa.

Sara berriz bakarrik bizi den emakumea da, etxetik kanpo lan aspergarri bat duen emakumea. Noiz behinka interneten sartzea beste denborapasarik ez duena. Baina abiapuntu honetatik tira eginez, ez da antzezlan goibela. Bakoitzak badaki zer duen ispiluaren beste aldean, eta hala ere aurrera egiteko gai eta gauza dira, beren umore, haserre eta laguntasunarekin.

  • Argazkian Loli Astoreka eta Iñake Irastortza aktoreak ikus ditzakegu obraren une batean

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude