-Che: el argentino- filma proiektatuko gaur zine-klubean
Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak martxoko emanaldiei amaiera emango die gaur. Aste honetan “Che:el argentino” titulaturiko filma proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma produkzio iparamerikarra eta espainola da, 2008. urtean aurkeztu zen eta Steven Soderberghek zuzendu du. Filmean parte hartzen duten aktoreek ondorengoan dira, besteak beste, Benicio del Toro, Demián Bichir, Elvira Mínguez, Jorge Perugorria, Catalina Sandino, Unax Ugalde eta Rodrigo Santoro. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.
Sinopsia
Ernerto ‘Che’ Guevara gerrillari eta iraultzaile famatuaren biografia kontatzen da filmean, hark bere diarioan idatzitakoaren arabera. Pertsonaia Benicio del Torok interpretatzen du eta bere lanagatik, aktore onenaren saria jaso zuen Canneseko azken Zine Jaialdian. Cannesen filma oso-osorik proiektatu zen, bere iraupena lau ordu eta erdikoa izanik. Aldiz, merkatura eta zine komertzialetara bitan banaturik helduko da, ‘Che: el argentino’ eta ‘Guerrila’ tituluekin. Zati horietako bakoitzak gutxi gorabehera 140 minutu irauten du.
Lotutako albisteak
Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza