Pazkoa asterako kirol kolonia irekien jarduera ziurtatu egin da

27.03.09
Gizartea

Udal kirol Erakundeak (UKEk) Aste Santurako gazteentzat antolatu dituen kolonia irekiak ziurtatu egin eta gauzatuko dira, gutxieneko partaideak jada inskribatu direlako. Kiroldegiak baditu hogeita hamar kide baino gehiago inskribatuta, taldea eratzea eta koloniak egitea ahalbideratuko dutenak. Nolanahi ere, kiroldegiak izena emateko epea apirilaren 3a artean –datorren ostirala bitartean- luzatzea erabaki du. Ekintza honen proposamena, orain bi hilabete luzatu bazen ere, jenderik gehiena galdezka eta izena ematen azken egunotan ibili da. Hori horrela, eta hilaren azken egunetan gaudenez gero, kirol teknikariak izen-emate epea luzatzea komenigarritzat jo du, zalantzan dabiltzan edo azken ordura arte itxoiten dutenei aukera emateko.

Kirol jarduera piloa aurreikusten dituen proposamen hori Pazkoa astean -apirilaren 14tik 17ra bitartean, biak barne- gauzatuko da. Egitarau zirriborroak jasotzen duenez ondoko ekintzak egingo dira: patinajea, eskupilota, beisbola, saski-baloi txikia, hockeya, ur jolasak eta boloak, beste jarduera askoren artean. Guzti hori parte hartzaileek Pazko aste dibertigarri eta kirol jarduerez jositakoa igaro dezaten. Izen-emateak zabalik jarraitzen dute eta kiroldegian bertan egin daitezke, datorren apirilaren 3ra bitartean. Argibideak ere, bertan eskatu behar dira. Ekimenaren ordutegia goizeko bederatzi eta erdietatik arratsaldeko ordu batak eta laurdenetara bitartekoa izango da. Izena emateagatik abonatuek 25,30 euro ordaindu beharko dute eta abonatu ez direnek, berriz, 36,80 euro, hurrenez hurren. Egitaraua ixtear dago eta datozen egunetan erabat prest dagoenean ezagutzera emango dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza