Jose Luis Pardo & The Mojo Workers musikarien blues-jazza entzungai Lobianon

03.04.09
Kultura eta Gazteria

Jose Luis Pardo & The Mojo Workers musikariak kontzertua emango dute bihar Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 8etatik hasita. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du eta Bizkaia blues-jazz 2009 zirkuituaren barne txertatzen da. Sarrerak bost (5) eusko balio du eta hori arratsaldeko hirurak bitartean kulturako egoitzan erosi ahal da edo, bestela, bihar Lobianon bertan, emankizunari hasiera eman baino lehen.

Hogeita sei urte besterik ez izateko, Jose Luis Pardo abeslari eta gitarristaren ibilbidea harrigarria da. Hamar urte baino ez dira bluesa jotzen hasi zela Buenos Aires jaioterriko ostatuetan, eta dagoeneko Argentinako gitarristarik handienen artean nabarmentzeaz gain, blues musikaren AEBtako hiri mitikoetan jo du (Chicago, Memphis, Clarksdale-Missisippi, Arkansas...), eszenatokia John Primer, Billy Branch, Super Chicken Jhonson, Ray Killer Allison eta beste hainbat bluesman-ekin partekatuz.

The Mojo Workers 2004an sortu zuen Pardok eta taldea puri purian dagoela, That s right kaleratu ondoren, 2009aren atarian Country & City Blues Buenos Airesen eta Madrilen artean grabatutako diskoa aurkeztera dator.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu