Hiru enplegu-tailer gauzatzeko diru-laguntza eskariak luzatuko dizkio Udalak SPEE-INEMi
Udalbatzarrak hiru enplegu-tailer gauzatzeko xedez beste horrenbeste diru-laguntza eskari SPEE-INEM erakundearen aurrean aurkeztea onartu zuen atzo bilkuran. Enplegu institutuari diru-laguntza gisa eskatuko zaion kopurua 815.000 euro dira. Udalak espezialitate ezberdinetako tailer horiek aurrera ateratze aldera beste 130.000 euro gain hartuko ditu. Enplegu-tailer horien helburua langebian dauden pertsonak trebatzea da, lanmerkaturatzeko aukera gehiago izan dezaten. SPEE-INEMek poriektu eta eskabideak aztertu eta ekimen guztiekin edo horien zati batiken bat egiten duen ala ez, eta kasu horretan, diruz-laguntzeko kopuruaren erabakia hartu eta ezagutaraziko dio gure udalari. Eskariak egiteko erabakia udalean ordezturik dauden talde guztien erabateko adostasunarekin eta aho batez onartu zen. PSE-EE-PSOE, PP, EAJ-PNV eta EB-B alde agertu ziren.
Hiru proposamenetatik bat lanbide-etxe gisa proposatu da eta gainerako biek enplegu-tailer moduan. Proposamen horietan aurreikusitako espezialitateak ondoko hauek izan dira: “Argi-egituren muntatzaileak”; “Herri-lan eta mehatzeko makineria erabili eta mantentzea” eta, azkenik, “Ekokontseilariak”. Ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntza alorreko zinegotzi den Jose Luis Araujok proiektuen ezaugarriak bilkuran laburbildu eta azaldu zituen. Nolanahi ere, politikariak azpimarratu zuenez “inori gaizki ulertzerik ez sortze aldera, proposamen horiek gauzatu ahal izateko, baldintza izango da aldez aurretik onartu eta diru-laguntza jaso behar dutela ziurtatzea”. Ordezkariaren esanetan, proiektua prestatzea eta eskabideak aurkeztea bete beharreko bidea da horiek gauzatu ahal izateko laguntza eta babesik dugun jakiteko. Araujok esan zuenez bizi dugun enplegu eta ekonomi egoeraren aurrean, “horrelako eskabide gehiago aurkeztu izatea gauza ziurra da, eta gerta liteke eskatu dugun guztia jaso ezin izana”. Horiek horrela, zuhurtziak erantzun ofiziala jaso artean itxaron egin beharko dugula gomendatzen du.
Aukeztutako proiektu eta ekimenen ezaugarriak ondorengo taulan eskaintzen ditugu.
Titulua | Deskripzioa/Norentzat | Iraupena/Ezaugarriak | Helburua | Lanak | Kostua dirutan |
---|---|---|---|---|---|
Enplegu-tailerra: "Lanbide-etxea: Argi egituren muntatzaileak" | 25 urte baino gazteagoak diren langabetuak | Urte 1 (6 hilabete trebakuntza eta gainerako 6ak kontratu eta soldatarekin) | Lan-merkaturatzeko aukerak gehiagotzea, trebakuntza eta lan-esperientziaz baliatuz |
|
|
Enplegu-tailerra: "Herri-lan eta mehatzeko makineria erabili eta mantentzea" |
25 urtetik gorako langabetuak. B1 gidamainea dutenak |
|
Lan-merkaturatzeko aukerak gehiagotzea, trebakuntza eta lan-esperientziaz baliatuz |
|
|
Enplegu-tailerra: "Ekokontseilariak" | 25 urtetik gorako langabetuak |
|
Lan-merkaturatzeko aukerak gehiagotzea, trebakuntza eta lan-esperientziaz baliatuz. | ingurune gaietan bitartekaritza egingo duten ekokontseilariak. Administrazio, enpresa, eta herritarren artean |
|
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren