Udalbatzak B+E gisa kalifikatu ditu enpresa ekimen berri bi, horien sorkuntza bultzatuz
Udalbatzaren Osokoak B+E (berrikuntza eta enplegu) motakotzat kalifikatu ditu herrian aurkeztu diren enpresa ekimen berri bi, horien sorkuntza bultzatuz. Enpresek Ermuan eratu eta jardungo dute. Bi proiektuek ‘Izarra’, Enpresak Trebatu eta Sustatzeko Zentroan aretoak erabiltzeagatik eta jarduerarengatik laguntzak eta hobari ekonomikoak jasoko dituzte enpresaren lehen urteetan, 28. Ordenantza Fiskalean ezarritako baldintzen arabera. Proiektu horiek 9. ordenantzan jasotako irekitze-lizentzia kuotak ordaintzetik ere salbuetsita geratu dira. Ordenantza Fiskalean ezarritako baldintzan arabera. Hobari eta salbuespenak 10.040,08 euro dira guztira.
Ekimen horien bidez zerbitzu enpresa berri bi sortuko dira, bata, ikus-entzunezkoen ekoizle bat izango da eta, bestea, etxean bertan laguntzak eskaintzekoa izango.
Asier Casas ikus-entzunezkoen ekoizlea
Herriko gazte ekintzailea da, betidain ikus-entzunezkoak intersatu zaizkiona. Bere ikasketa eta trabakuntza Andoainen, Bartzelonan eta Londresen egin ditu. Orain artean, Euskadin bertan finkatutako ekoiztetxe bateko langile izan da. Orain, betidanik izan duen ametsa egi bihurtu nahi du, bere jaioterrian diharduen enpresa bat sortu erta horretan buru-belarri jardutea. Horretan eskainiko dituen zerbitzuak orotarikoak dira eta ekoiztetxe profesional batek bete ditzakeen guztiak izanik, hots: grabaketa, muntaia, edizioa –besteak beste- edozelako ekitaldi eta gertakizunak (laburmetraiak, erreportajeak, telebistarako irudien grabaketa, eta abar) zabaldu eta ezagutzera emateko. Lan horiek merkatuan dauden eta ezagutzen ditugun euskarri guztietan prestatu ahal izango ditu: argazkiak, dvd-a, disko konpaktuen kopia anitza, Blu ray, eta abar).
Egun Alai, etxez-etxeko laguntza zerbitzua
Ekimen honen sustatzaileak herriko beste bi neska gazte dira, alorrean lan egiten eskarmentu handia lortu dutenak. Biak klinika-laguntzaileak dira. Sozietate mugatu izaera izango duen enpresa hau sortzera animatu dira, beren lan ildoak bitan banatuz. Batetik, eguneko asistentzia edo laguntza zerbitzu osoa pertsona edadetu, gaixo edo baliatu ezinda dauden guztientzat eta behar bereziak dituztenentzat: botikak hartzea, garbitzea, mugitzea eta bestelakoak. Horien artean ondokoak izan daitezkeelarik: jaiki eta oheratzea, garbitzea, mugitzea, elikagaiak jatea, botikak medikuak esandakoaren arabera hartzea, etxeko lan eta erosketak egitea, errehabilitazio ariketak betetzea, fisioterapeutak esandakoari jarraiki, aisialdian laguntzea, eta abar. Bestetik, gauean behar den lekuan bertan asistentzia eskaintzea, egin beharreko guztiari aurre eginez. Kasu honetan ere, egin bete ditzaketen gauzak goragoko zerrendatu ditugunak izan daitezke. Hori guztia oso prezio eta modu onean.
Horiek horrela, esan beharrik ez dago, enpresa ekimen berriak egungo eskaintza osatu eta betetzen dutela edo atenditu gabeko hutsuneak betetzera datozela. Horien bidez, aberastasuna eta enpleguak sortuz, kasu honetan auto-enpleguaz baliatuz.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren