Aurtengo Santixauak iragartzeko kartel-lehiaketa zabalik

04.05.09
Kultura eta Gazteria

Udal kultur sailak 2009ko ‘Santixauak’ iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketaren oinarriak argitaratu berri ditu. Lehiaketara aurkeztu nahi duten guztiek ekainaren 11ra bitarteko epea izango dute lanak entregatzeko. Lehiaketako oinarriekin bat etorriz, artearekin zerikusia duten epaimahaikideek hiru kartel aukeratuko dituzte, aurkeztutako lan guztien artetik. Ondoren, lan horiek Jai Batzordera eramango dira, bertan aukeratuko baita kartel irabazlea.

Lehiaketa irabazten duen autoreak 600 euro eskudirutan jasoko ditu. Aukeratutako kartela herriko jaiak iragarriko ditu eta argitaratuko diren egitarauen portada ere izango da. Oinarriek diotenez kartela egiteko erabili daitekeen teknika eta gaia libreak dira. Originalak kultura sailean, Komentukua kaleko eraikinean, aurkeztu behar dira lanegunetan, goizeko 8etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin