Imagen
Toki-inbertsioko Estatu Fondoaren bidez finantzaturiko zazpi obra hasita daude
15.05.09
Hirigintza
Administrazio Publikoko Ministerioak Toki-inbertsioko Foroaren barne Ermuari onartutako hamaika obra proiektuetatik zazpi jada hasita daude. Hasitakoetatik bi bukatuak edo bukatzear daude gainera, hasiera eta exekuzioa mailakatu edo progresiboa izan baita. Obra horiek guztiak ia batera hasi diren arren ez digute eragozpenik sortu herritarroi koordinatuak egon baitira . Nolanahi ere, herriko edozein lekutik paseatuz gero eraikuntza, eraldatze edo berritzeko obra horiek nonahi ikusi baitaitezke. Proiektu horiek guztiak ia hiru milioi euroko kostua izango dute guztira.
Hasitako obren eta bakoitzaren egoeraren zerrenda:
- Haurreskola eraikinaren estalpea jolasgunerako egokitzea. Obra hau hasi eta bukatu egin da.
- Ongarai Eskolaren teilatupea eta teilatu-hegalak iragazgaiztea. Obra hau hasita dago.
- Santa Ana, Okin-Zuri eta Goienkale auzoak berrurbanizatzea. Obra hau Goienkale eta Okin Zurin hasita dago. Okin Zurin plaza bukatzea eta kale zatiak asfaltatzea falta da. Santa Anako lana datorren astean hasiko da.
- Goienkale kalean baterako espazioa 13. zk.tik 21.era luzatzea. Obra hau hasita dago. Eskumako aldetik hasi da, gero ezkerretik jarraitzeko.
- Ongarai Eskola eta Anaitasuna Ikastola ikastetxeen barrualdea urbanizatzea. Datorren astean ekingo zaie lan hauei.
- Udalerrian haurrentzako jolasak eta hirugarren adinekoentzat errehabilitazio-parkeak jartzea. Obra hau hasita dago, San Pelaiotik hasi da eta bukatzear dago. Datorren astean San Pelaion bertan jarraituko da, BO etxeen parkean.
- Torreta Etxearen teilatupea konpontzea. Aldamioak jarri dira eta datorren astean ekingo zaio obrari.
- Hambreko bidea zolatu eta altzariz hornitzea. Obra hau hasita dago. Une honetan Betiondotik Hambreraino dioan bidea moztuta dago, aldi-baterako desbideratzea prestatu delarik. Fase ezberdinetan gauzatuko da eta lehenbailehen bukatzen saiatuko da enpresa esleipenduna.
Datozen aste edo hilabeteetan hasiko diren obren zerrenda:
- Erdikokale 21ean dagoen udal eraikina gizarte-zerbitzuak bertan kokatzeko egokitzea. Husten ari direnez, hemendik aste bat edo bitara hasiko dela aurreikusi da.
- San Antonio Ermita birgaitzea. Inguru edo perimetroa libre utzi behar da lehenik.
- Udal kiroldegiko igerilekuaren hodia berritu eta birgaitzea.Obra honi hasiera emango zaio uztailaren 20an, kiroldegia itxitakoan.
Lotutako albisteak
Imagen

09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu
Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen

03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan
Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen

28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du
Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da