Modelismoko lanen erakusketa jarri da Lobianon
Udal Kultura sailak erakusketa berri bat ireki du Lobianon. Bilduma behe solairuko aretoetan jarrita dago eta horretan hondakinekin egindako edo modelaturiko hainbat ohiko objektu erakusten dira. Hondakinen modelismoa zaborrontzira edo birziklatze-edukiontzira jaurtitzen ditugun eguneroko gauzekin maketak egitean datza. Izan ere, horrelako hondakinak gure gizartearen egungo bizimoduaren emaitzak dira, etxeko beharrak asetzeko erabiltzen ditugun materialak ia berehala botatzen baititugu. Hondakinen modelismoak biztanleak, eta batik bat ikasleak, sentsibilizatzea du helburu, lehengaiak neurriz kanpo kontsumitzearen ondorioez eta etxeko zaborrak bildu eta tratatzearen garrantziaz jabetu daitezen.Bilduma ikusgai egongo da maiatzaren 31ra bitartean.
Erakusketa astelehenetik ostiralera eta arratsaldeko seietatik zortzietara bitartean bisitatu daiteke. Larunbat, igande eta jai egunetan eguerdiko 12etatik ordu 2etara goizez eta 18:00etatik 20:00etara arratsaldez. Sarrerarik ez da kobratzen, doan da.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu