UKEk udarako zenbait igeriketa ikastaro trinko antolatu ditu
Udal Kirol Erakundeak udan eskainiko dituen igeriketa ikastaro trinkoen berri eman du. Erakundeak igeriketako ikastaro trinko eta bereziak antolatu ditu ekaina eta uztaileko lau asteetan zehar gauzatuko dituenak. Ikastarook ekainaren 24an hasi eta uztailaren 17an bukatuko dira, astelehenetik ostiralera bitartean gauzatuz. Ikastaroak parte-hartzaileen adinaren arabera programatuta daude eta, mailak hastapenean hasi, hobekuntzatik segi eta igeriketa eskolara artean emango dira. Izen emate epea zabalik dago orain egun batzuk eta izena eman nahi duten pertsonek kiroldegiko sarrerara bertara joan behar dute. Ikastaroen eta baldintzen berri zehatza ikusi nahi duenak, beheko informazio gehiago atalean saka ezazue programa pdf formatoan eta leiho berri batean bere osotasunean eta talde eta ordutegien zehatzak noiz diren ikusi ahal izateko.
Igeriketako -ikastaro trinkoak– Uda 2009” programa bi helbururekin eratzen da; alde batetik, ahalik eta Ermuar gehienak igeri egiteko oinarrizko teknika bereganatzea edo hobetzea, eta, bestetik, parte-hartzaileen bizi-kalitatearen hobekuntzan eragina duen eta osasun, higiene eta fisiko ohiturak lor dezatela, ahalbideratuko duten oinarrizko abilezia motorrak finkatzea. Programaturiko jarduera oro gizarte-kohesioa uztartzen duen konfiantzazko eta begirunezko klima batean burutuko dira. Programaturiko jarduera oro gizarte-kohesioa uztartzen duen konfiantzazko eta begirunezko klima batean burutuko dira. Klima honetatik kanpo dauden jokabide zein portaerek zigortua izango dira Ermuko UKEk onartua duen araudiari jarraiki.
Behin izen-emate orria bete eta sinatuta egonda, programaren zenbateko osoa ordainduko da. Zenbateko osoa ordaintzen den unean, plaza baten esleipena bermatuko zaio. Gehiengo plaza kopurua behin gaindituta, izen-ematea gauzatzea aholkatzen da (zenbateko osoa ordaindu gabe), balizko kurtsoak aktibatu litezkeelako. Izen-ematea ordaintzen dutenei, Ermuko UKEk ez die, inolaz ere, diru itzulketarik egingo atzera eginez gero. Kurtso bat aktibatzeko parte-hartzaileen gutxiengo kopurua 6 pertsonakoa izango da (uretara egokitze kurtsoan izan ezik non 5 parte-hartzailetakoa izango den).
Lotutako albisteak

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan