Kirol zinegotzigoaren aurtengo laguntza eta diru-laguntza deialdia zabaldu berri da
Kirol zinegotzigoak aurtengo laguntza eta diru-laguntza deialdia iragarri eta zabaldu berri du. Aurtengoan laguntzak eskatu ahal izango dira bi gauzetarako: batetik, kirol egiturak egonkortzeko edo horiek garatzeko eta, bestetik, kirol ekitaldi garrantzitsuetan parte hartzea edo/eta horiek antolatzea. Alorrak zeregin horretarako duen aurrekontua guztira 69.725 euro dira, lehenengorako 44.000 eta bigarrenerako 22.725, hurrenez hurren. Deialdia orain egun batzuk argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta zabalik mantenduko da ekainaren 26re artean. hori barne. Deialdi honetara proposamenak aurkez dezakete nahi duten herriko elkarte, talde eta kirol entitate guztiek.
Eskabideak M.A.Blanco udal kiroldegiaren bulegoetan aurkez daitezke astelehenetik ostiralera goizez zortzi eta erdietatik ordu bi eta erdietara bitartean eta, arratsaldez, lauretatik seietara bitartean, ostegunera artean soilik. Halaber, Abiapuntuko udal bulegoan ere eskabidea entregatzerik badago, lanegunetan goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitartean. Deialdiaren xehetasun guztiak eta eskabide ereduak ikus eta behera ekarri daitezke web korporatibo honetatik bertatik, iragarki ohol digitalera joan eta bertako diru-laguntza atalean sartuz gero. Halaber, horretara ailegatzeko guk beheko informazio gehiagoko lasterbideari lotura zuzena egin diogu.
Lotutako albisteak
Hiru jaialdi daude iragarrita: bi, kategoria profesionalekoak, hilaren 22 eta 25erako, eta beste bat, zaletuen mailakoa, hilaren 26rako
Bost saio izango ditu, gazteei, senideei, entrenatzaileei eta herriko klubetako ordezkariei zuzenduak, eta urriaren 6tik 20ra egingo da.
Udalak 6x3,5 metroko led pantaila handia kontratatu du, eta 20:00etatik aurrera eskainiko du telebista-seinalea