Gazteek jarduera aukera zabala edukiko dute Lobianon uda honetan

17.06.09
Kultura eta Gazteria

Gazteria zinegotzigoak 12 urtetik 16 bitarteko jarduera programa prestatu du aurtengo udarako. Programa horrek aisialdia eta kirol alorrak jorratuko ditu, plastikako tailerrak eta kirol jarduerak uztartuz. Hori horrela, lehenengoaren barne Santixauetarako kamisetak eta txapak pintatzeko edo gore tankerako makillajea praktikatzeko aukera izango dute. Jarduera fisikoen atalean Body jamp, body combat eta body balance bezalako kirolak egin ahal izango dira. Aipatu programa hori hiru astetan zehar -ekainaren 29tik uztailaren 16ra bitartean- gauzatuko da. Hiru asteetarako programa osorako izena ematea 40 euro balioko du. Dena den eta estreinakoz horietako aste solteetarako ere izena emateko aukera izango da. Aste solte bakoitzerako izen-ematea 15 € izanik. Jarduerak Lobianon eta goizez egingo dira, goizeko 10etatik eguerdiko ordu batera bitartean.

Ekimen horretan gehienez ere 24-28 gaztek parte hartu ahal izango dute, antolatzaileek bi talde eratuko baitute partaideen adinaren arabera sailkatuz. Taldean ondokoaren arabera sailkatuko dira:

  • 1 Taldea: 12 urtetik 14ra bitarteko gazteentzat. Egunak: astelehen eta asteazkenetan.
  • 2. Taldea: 15 urtetik 16ra bitarteko gazteentzat. Egunak: astearte eta ostegunetan.

Izen-ematea zabalik dago eta Lobianon egin daiteke, ekainaren 26ra bitartean, goiz nahi arratsaldez. Argibide gehiago nahi dutenek, bertako 943 708700 telefono zenbakira ere dei dezakete.

Lotutako albisteak

Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu