Nazioarteko Lankidetza eta Ingurumen zinegotzigoek 2009ko laguntza eta diru-laguntza deialdiak zabaldu dituzte

18.06.09
Ingurumena

Nazioarteko Lankidetza eta Ingurumen zinegotzigoek aurtengo laguntza eta diru-laguntza deialdia iragarri eta zabaldu berri dute.. Alorrek zeregin horretarako duten aurrekontua guztira 82.500 euro dira, lehenengorako 78.500 eta bigarrenerako 4.000, hurrenez hurren. Deialdia orain egun batzuk argitaratu da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta zabalik mantenduko da uztailaren 2ra artean, hori barne. Deialdi horietara proposamenak aurkez ahal izango dituzte deialdiaren oinarrietan xedatutako jarduera edo programak gauzatzen edo sustatzen dituzten erakunde edo elkarteek guztiek.

Eskabideak Abiapuntu udal bulegooan aurkez daitezke astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitartean. Deialdiaren xehetasun guztiak eta eskabide ereduak ikus eta behera ekarri daitezke web korporatibo honetatik bertatik, iragarki ohol digitalera joan eta bertako diru-laguntza atalean sartuz gero. Halaber, horretara ailegatzeko guk beheko informazio gehiagoko lasterbideari lotura zuzena egin diogu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Imagen
30.01.26