‘Revolver’, ‘Helena Bianco’, ‘Seiren’, 'PAM', ‘Marujita’ eta ’Cu-bop’ taldeek 2009ko Santixauetako musika eskaintza

19.06.09
Kultura eta Gazteria

Herriko jai nagusiak –Santixauak- gero eta hurbilago daude. Hilabete eskas geratzen zaigu, Santixauetako musika kontzertu nagusirako.Kontzertu hori ‘Revolver’ taldeak emango zu San Pelaioko plazan uztailaren 18ko larunbat gauean. Taldea Carlos Goñi buru duela, biran etorriko da ’21 Gramos’ azken lana aurkezteko. Egitaraua oso aurreratua dago, ia itxita. Jai-batzordea hainbatean bildu izan da urte hasieratik eta jada lotu ditu taldeek proposamenak eta horiek gauzatzeko behar diren sosak. Egitarau horren zenbait gauza ezagutu ditugu. Esaterako jaietan herrira ekarriko diren musika taldeak zeintzuk izango diren. Horien artean, ‘Revolver’ talde ospetsua dago, ofizialki jaiei hasiera eman aurreko aste bukaeran etorriko zaigunak. Madrildarrak uztailaren 18ko larunbat gauean joko dutela aurreikusita dago, San Pelaioko parkean.

Hori ez da guztia, gehiago ere baitago eta, talde onak gainera. Ermuan zuzenean jotzen ikusterik ere izango baitugu ‘Helena Bianco y los mismos’ taldea. Hau uztailaren 27an jo eta Santixauei amaiera emango dio; Orbe Kardinalaren plazan. Helena Bianco pil-pilean ibili zen 70. hamarkadan eta pop musika arina jorratzen du. Gazteagoek ‘Seire’ talde euskalduna ikusteko aukera izango dugu, Valdespinako parkean, uztailaren 14ko gauean. Berdin geratatuko da PAM taldekoek emango duten kontzertuan, uztailaren 23ko gauez, leku berean. Horiez gain, ‘Marujita’ talde kataluniarra ere ikusteko aukera izanen dugu. Hauek rumba, flamenkoa, eta musika latinoa lantzen dute. Eta hori gutxi balitz, ‘Cu-bop’ taldea ere etorrik oda jazz-latinoko soinu eta musikarekin. Horiez gain, ezin ahaztu, hiru gauetan dantzaldietarako kontratatuko diren orkestra bikainak.

  • Argazkian Carlos Goni kantaria ikus dezakegu, ''Revólver'' taldearen burua eta aurtengo Santixauetan ''

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu