Manuela Garciaren kartelak 2009 Santixauetako programa ilustratuko du

19.06.09
Kultura eta Gazteria

Manuela García Carrasco Santixauetako kartel lehiaketaren irabazle izan da. Horrela erabaki zuen Jai Batzordeak duela egun batzuk egin zuen bere azken bileran. Ermuarraren lana ordenadorez egina dago. Diseinuari dagokionez, konpartsa kide zapi gorriduna ikus daiteke kartelaren erdian, leihoan eta ur kuboa botatzeko prest. Azpian jendearen oihuak irakur daitezke ura botab diezaiotela eskatuz. Konposizioan kolore gorri da nagusi.

Lehiaketako txapeldunak sari gisa 600 euro eskudirutan jaso du. Lehiaketara hemeretzi lan aurkeztu dira. Kartel horien artean Arte Ederretan adituak diren epaimahaikideek lehen aukeraketa bat egin dute. Ondoren, proposamen horiek Jai Batzordera pasa dira eta honek, azken erabakia hartu zuelarik, Manula Garciaren lana hautatuz. Kartela jai egitaraua iragartzeko erabiliko da eta programaren azala izango. Hori laster argitaratu eta banatuko den egitarauaren azala izango.

Kartela handiturik eta leiho berri batean pdf formatuan ikusi ahal izateko, sakatu beheko informazio gehiagoren lasterbidean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu