Ingurumen-boluntariotzaren programen eskaintza
Gazteria eta Ingurumen zinegotzigoek bigarren urtez lankidetzan diseinatu dute Ingurumen-boluntariotza proiektuetan parte hartzeko dauden aukerak biltzen dituen gida bat. Uda urtaro aproposa da mota horretako proiektuetan parte hartzeko, izan ere kasurik gehienetan, parte hartzaileek zaletasuna eta aisia uztartzen duten gazteak eta/edo ikasleak izaten baitira. Ekimenaren bultzatzaileen ustez, boluntzariotza proiektuetan parte hartzeak edonorentzat gehienetan bizitzako esperientzia berri moduan interesgarria izan daiteke. Prestatutako datu-bilketa hori gazte talde eta eragile zenbaiten artean zabalduko da. Arduradun politikoek sarrera gisa aurkezpen lerro batzuek prestatu dituzte. Horietan, bidez batez, taldeei ingurumenaren inguruan izan ditzaketen kezkak eta sumatzen dituzten beharrak helaraztea eskertuko dutela adierazten dute, “herritarron iritzia ere oso interesgarritzat” jotzen dutelako.
Boluntariotza, eta bereziki ingurumenaren arloko boluntariotza kontutan hartzeko, aukera ona izan daiteke oporrei begira. Ingurumenean esku-hartzeko eta horretan jarduteko, normalean erakunde eta antolakunde pribatuek diseinatutako proiektuak dira. Urte osoan zehar jarraitasuna duten boluntariotza-proiektu asko dauden arren, orrialde hauetan oporraldiari begira pentsatutako jarduerak proposatzen dituzten helbideak bildu ditugu.
Interesa edukiz gero, ondoren zerrendatu eta jasotzen diren Interneteko guneetara jo dezakezue, bertan informazio zehatzagoa (baldintzak, kostuak eta abar) aurkituko duzue eta. Programa bakoitza suspertzen duen erakundearen arabera antolatuta azaltzen dira:
Espainiako Ingurumen-boluntariotzaren inguruko informazio orokorra
- http://www.crana.org
-
- BOLUNTA boluntariotzaren datu-basea. Argibide gehiago
- Idealista boluntariotzaren datu-basea. Argibide gehiago
- Ingurumen-boluntariotza Nafarroan. CRANA
- Ingurumen-boluntariotza Nafarroan. Argibide gehiago
- Ingurumen-boluntariotza Andaluzian
-
- Migres programa
Elkarte eta GKEk GKEk sustatutako ingurumen_boluntariotza programak
- WWF/ADENA
-
- WWFren boluntariotza programek dituzten helburuetariko batzuk honakoak dira:
- Zonalde degradatuak berreskuratzea
- Gure espazio naturalak babesten laguntzea
- Herritarrei horiek babesteak duen garrantziaz sentsibilizatzea eta horien kontserbazioan guztiok badugula zeregina agerian jartzea
- Mehatxaturiko espezien habitatak birgaitzen laguntzea
- Balio ekologiko handiko ekosistemak birgaitzea
- Argibide gehiago
- WWFren boluntariotza programek dituzten helburuetariko batzuk honakoak dira:
- Espainiar Ornitologi Elkartea(SEO/BIRDLIFE)
-
- Ebro ibaiko delta jarduteko boluntariotza programa
- Gipuzkoan itsas hegaztiak begistatu eta jarraitzeko programa (2009ko urtarriletik abendura bitartean)
- "Salamancan mirotz populakuntza berreskuratzekp 2009ko Kanpaina" (2009ko martxoaren 28tik uztailaren 31ra arte)
- "Burgos, Bizkaia eta Errioxan errekak berreskuratu eta horiei jarraipena egiteko programa
- Ceutan itsas hegaztiak begistatu eta jarraitzeko programa (2009ko urtarriletik abendura bitartean)
- Argibide gehiago
- Global Nature Fundazioa
-
- Ingurumen-boluntariotza Kanariar irletan 09ko landa-lanak
- Ingurumen-boluntariotza Palentzian La Nava eta Campos ingurumen alorretan
- Boluntariotza Europearraren zerbitzuak, Global Nature Fundazioan
- Argibide gehiago
- Mediterraneo Aurreki Kytxaren Obra Soziala. Valentziako Erkidegoa
-
- Ingurumen-boluntariotzako landa-lanak 2009.
- Argibide gehiago
- Ecologistas en Acción
-
- Boluntariotzako programa ezberdinak
- Argibide gehiago
- GKEen gidaliburua
-
- Gai bilatzaile bat du, erakunde bakoitzaren jarduera nagusiaren arabera.
- Argibide gehiago
Lotutako albisteak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko