Berano-Errekaldeko igerilekua zerbitzuan izango da bihartik aurrera

25.06.09
Ingurumena

Udal zerbitzuek bihar prest izango dute Berano-errekalde auzorako bidean dagoen eta errekastoaren izena daraman aire zabaleko igerileku naturala. Igerilekua bihartik aurrera erabili ahal izango da, udal brigadako langileak egokitze lanak amaitu eta gero. Gaur igerilekuaren ontzia urez betetzen ari dira, bihartik aurrera erabili ahal izateko. Instalazioa erabiltzeko prest egongo da asteko egun guztietan datorren iraileko 7ra bitartean. Asteko zazpi egunetan zabalik egongo dela diogu, eguraldia lagun izanez gero eta meteorologia fenomenoak erabilera hori baldintzatzen ez badute behintzat.

Aurtengo denboraldiko berrikuntza ngusiak bi dira. Lehena, obra eta zerbitzuetako langileak errekastoren bi aldeek lotzen zituen egurrezko zubi berri jarri izana da, pertsona guztien irisgarritasuna eta erabilgarritasuna bermatze aldera. Orain artean, Errekalden Egon izan da egurrezko zubia, baina zaharrak alde bietan eskailerak zituen, horrek mugikortasun mugak dituztenentzat oztopo eta eragozpen izanik, esaterako, gurpil-aulkia eta ume jaioberrien orgatxoak erabili behar dituztenentzat. Zubi berria zurezkoa da baita ere, Irungo ‘Laister’ enpresari erositakoa eta leku berean kokatu da, erreka bazter biak lotu ahal izateko. Zubira sartzeko alboan arrapala txiki bat dago, aurrera eginez inklinazio pixka bat duen pasabidera iristeko. Bigarren berrikuntza, sorospen eta salbamendu zerbitzua ‘Deosan kirol zerbitzuko’ enpresari esleitu izan da. Horren langile bi bainua hartzera joaten direnen segurtasunaz arduratuko dira, eguneko eguerditik arratsaldeko zazpi eta erdietara bitartean. Enpresa hori udal kiroldegian sorosle lanak egiten duen berbera da.

Igerilekuak sakonera ezberdina du, gutxieneko lekuan 20 zentimetro izanik eta gehienengoan 200 zentimetrora arte iritsiz. Errekaldeko igerilekuan honako azpiegiturak daude: komun kimikoa, aldagela bi, hainbat paperontzi, iturria, erretokiak , mahai eta jarlekuak. Udal brigadak herritarren laguntza eskatu du eta, batez ere, erabiltzaileena ‘instalazioa eta bere osagarriak denboraldian zehar egokiro mantendu eta errespetatzeko, guztiok behar bezala izan ditzagun’.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko