Horrillok animo eta maitasun adierazpenak jaso ditu munduko lau puntu kardinaletatik

26.06.09
Kirolak

Pedro Horrillo etxean dago. Txirrindulari ermuarrak alta medikoa eskuratu du eta errehabilitazio saioei ekingo die Italiako Giroa korritzen maiatzaren 16 jauzi eta eragindako lesioak sendatzeko. Pedrok hedabideen aurreko agerraldia egin zuen Nafarroako Klinika unibertsitarioa utzi eta etxeratu aurretik orain bi egun. Kirolaria itxaropentsu agertu zen: “ Nire helburua epe motzean jauzi aurreko maila eta sasoia berreskuratzea da. Badakit zaila izango dela eta ez dakit lortuko ote dudan. Ezin badut lortu, nire bizitzako etapa berri bati hasiera emango diot” esan zuen. Ondoren gehituz emngo dituen “Pausoak pixkanaka eman arren, beti aurrera egiteko izango direla”. Pedro animoekin dago, ilusioz eta borrokalari petoa denez gero, zeregin handia duela aurretik. Txirrindularia onik atera izangatik guztiak poztu gara, kirol zale nahiz txirrindularitza zaleek. Azken hilabete eta erdian guztiak ibili gara haren osasunak jasaten zuen eboluzioaz kezkaturik. Pedro jakinaren gainean da eta biziki eskertzen du. Nolanahi ere, seguruenik ezin du imajinatu zenbat jendek maite eta jarraitzen duen, pila izugarria baita. Jendeak gogoan du eta ondo errekuperatzeko desio dio, munduaren leku mugaldeenetatik ere.

Ermuan, trantze mingarria pasatzen ari dela jakinik orain aste bi sinadurak biltzeari ekin gnion zaletu talde baten proposamenari jarraiki, Horrillori gure “adorea, maitasuna eta berarekin bat egiten dugula adierazteko”. Eta ekimenak babes handia lortu du mila sinaduratik gora jaso baititugu egun horietan paperak jarritako ehun tokitan. Sinadura batzuek mezua dute eta beste batzuek ordea ez, baina guztiak animoak bidaltzen diote. Sinatzeko parada oraindik egon badago, Ermuko Merkatari eta Elkarteko bazkideen denda eta tabernatan eta baita ere udalaren bulegoetan egongo direlako astelehenera artean. Guk web gune korporatibo honetan ere sinatzeko aukera eman izan dugu eta herrira etortzerik ez zuten guztiei aukera emateko. Erantzuna ezin hobea izan da eta harriturik geratu gara, jakin bagenekien arren internetek izugarrizko indarra eduki eta oso urrutira heltzen dela. Mezuak leku guztietatik heldu zaizkigu, Espainiako lurralde eta erkidegoetatik eta Atlantikoko itsasoaz bestaldetik. Espainiaren barne, esaterako, Kordoba, Murtzia, Aranda de Duero, Miranda, Girona, Avila, Iruña eta Malagako mezuak jaso ditugu. Eta atzerritik bidalitako mezuen artean Italia, Belgika, Uruguay eta Guatemalakoak ditugu.

Padro Horrillok erkidego ia guztietatik jaso ditu mezuak eta baita ere ozeano Atlantikoko beste aldetik

Internet bidez jaso ditugun hirurogei mezuak Pedro Horrillori lehenbailehen errekuperatzeko desioa adierazten diote. Horien artean batzuk generikoak dira, beste hainbat xelebreak eta badira baita, pertsonalak. Horien erakusgarri ondoko laburpena prestatu dugu. Kordobatik Antoniok idatzi dio ondorengoa adieraziz, gogoratzen du Espainiako itzulia korritzen Granadan agurtu zuela Pedro muturbeltz bat”, seguruenik, “berotze ariketetan kontzentraturik egongo zelako”. Nolanahi ere, “atsegina” izan zela dio eta ondorengo hitzak dedikatzen dizkio: “Zauden lekuan zaudela, animo ez etsi, nire oinak zuregatik eragingo diete pedalei, errekuperatu zaitezen”. Ermutik ere, hainbat ditugu. Horietako bat, Mª Consuelorena da eta horrela dio: “gogoan zaitugu eta bizikleta gainean ikustea espero dugu laster”. Horrekin batera, Paulo Coehok ‘El Alquimista” liburuan dioen ondorengo esaldia bidali dio: “ Pertsona batek gauza bat bere indar guztiekin desio duenean, unibertsoak hori errealitatea egiteko konspiratzen du”. Beste ermuar batek “osasunaren” buelta hau seguru podiumean amaituko duzula” dio. Muxu bat! Italiako txirrindularien parlamentutik ere idatzi diote azkar errekupera dadila opaz eta ondokoa idatziz: “opa gaitzazu pedalei eragiten ikusteak ematen digun pozaz”. Forza Pedro! Euskadi Txirrindularitza Fundazioak eta Miguel Madariagak besarkada bat bidali diote eta azkar eta erabat errekuperaturik ikusi nahi dute. Azkenik, Andinik Belgikatik “ azkar sendatzeko eta “berriz konpetitu ahal izatea” opa dio.

Bildutako idatzi eta milatik gora sinadura horiek Pedro Horrillori emango zaizkio datozen egunetan. Udaleko eta elkarteetako kideen ordezkaritza bat berarekin bilduko da, Pedrori ondo datorkionean, ekitaldi xume bat egiteko. Sinadurak biltzen diren orriak datorren astelehenean hasiko dira koadernatzeko. Datorren astean udaletik deituko diogu Pedrori hitzordua elkarrekin adosteko.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke