Santixauak 2009: Zezen-ikuskizun ezberdinak izango eta zezen-korrida Zuloaga pintore eibartarren kartelean iragarriko
Tauromakiak bere leku eta tartea izango du aurtengo Santixauetan. Herriko ‘Rui Bento Vasques’ torero portugaldarraren izena daraman elkarteak Santixauetako kartela eta programa aurkeztu ditu aste honetako ostiral eguerdian. Aurten hainbat nobedade izango ditugu. Lehena zezen-korrida egingo dela Ermuan nobilladaren ordez. Eta bigarrena, korrida iragartzeko Ignacio Zuloaga pintore eibartarraren koadro bat erabiliko dela laminan. Koadroa ‘Zezen-korrida eibarren’ titulukoa da, horretan Untzagako dorre-etxearen aurrean eginiko jaialdia pintatu zuelarik. Koadroa erabiltzeko baimena haren oinordekoak eman dute.
Aurkezpen hori Zuloagari dedikaturiko Zumaiako museoan egingo da eguerdian, uztailaren 10ean. Agerraldi horretan aurkezle lanak Antonio Picamiel Ruiz kazetari, idazle eta apoderatauk egingo ditu. Berarekin batera aurkezpen mahaian egon dira, Ermura etorriko diren Salvador Ruano eta Juan Andres Gonzalez toreroak, elkarteko buru den Luis Maria Lopezekin batera. Agerraldi horretan Rui Bento Vasquez elkarteak iragarriko du, aurtengo korridan biltzen den diru guztia, pertsona edadetuekin lanean diharduen ‘Nagusilan’ Elkarteari emango zaiola, laguntza gisa.
Bigantxak, zezen-korrida eta jaialdi herrikoia
Ikuskizun horiek guztiak, Betiondon jarriko den zezen-plaza egingo dira. Zezen-plazak hainbat ekitaldi hartuko ditu bere barne. Horietako esanguratsu eta jendetsuenak uztailaren 25etik 27ra bitarteko hiru goizetan jarraian izango diren bigantxak. Horiez gain eta herriko ‘Rui Bento Vasques’ torero portugaldarraren izena daraman elkarteak beste bi ikuskizun ere antolatu ditu. Aurtengo bi ikuskizunak zertxobait ezberdinak izango dira. Lehena Santiago eguneko arratsaldean egingo den korrida da, eta bertan bi torerok hartuko dute parte: Salvador Ruano eta Juan Andres Gonzalez. Ganadua Salamancatik ekarriko da, Lorenzo Rodriguez enpresariaren ganadutegitik.
Bigarren ikuskizuna, jaietako azken egunerako iragarrita dago. Kasu honetan, umeentzako jaialdi herrikoia izango da. Bertan zezentxoak, bigantxak, basurdekumeak eta poniak ikusi ahal izango dira zezen-plaza berean. Ekitaldi bi horiek, arratsaldeko sei eta sei erdietan hasiko dira, hurrenez hurren. Ikuskizunetarako sarrerak laster aldez aurreko salmentan eskainiko dira herriko hainbat tabernatan. Xehetasun gehiagorako ikus Santixauetako programa. Horretarako sakatu beherago dagoen informazio gehiagoren lasterbidearen gainean.
Lotutako albisteak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu