Rui Bento Vasquez elkarteak zezen-korrida antolatu du bere 25 urteurrenean

10.07.09
Kultura eta Gazteria

‘Rui Vento Vasquez’ torera portugaldarrari dedikaturiko elkarteak bere hogeita bosgarren urteurrena betetzen du aurten. Oraqin gutxi izan zela dirudien arren, elkartean mende laurdena bete du. Ez da marka eskasa, elkarte gutxik lortzen baitute egonkortzea eta horrenbeste denbora irautea. Ospakizun bereziko urtea izanik, zertxobait bezeria antolatu nahi izan dute eta herriko jaietarako zezen-korrida antolatu dute uztailaren 25eko Santixau patroiaren egunerako. Horrez gain, Ignacio Zuloaga pintore eibartarraren familia eta oinordekoekin lankidetza ildo berria hasi dute, zeina datorren urteetan ere mantenduko den, Rosa Suarez Zuloaga ilobasok aditzera eman duenez, familiak Zumaian duen etxe eta museoan eginiko ekitaldian. Paregabeko leku zoragarrian dagoen etxe eta museo hori izan da aukeratutako lekua gaur, Santixauetako zezen jaialdien kartela aurkezteko lekua. Izan ere, kartel horretan Zuloagak pintatutako eta familiak utzitako koadro bat erreproduzitzen da. Korrida iragartzeko Ignacio Zuloaga pintore eibartarraren koadro bat erabiltzen da.Koadroa ‘Zezen-korrida eibarren’ titulukoa da, eta horretan Untzagako dorre-etxearen aurrean eginiko jaialdia pintatu zuelarik.

Kartel horrek zezen ikuskizun bi iragartzen ditu. Lehena eta garrantzitsuena uztailaren 25erako antolatu den zezen-korrida, horretan Salamancako Salvador Ruano eta Donostiako Juan Andras González toreroek parte hartuko dutelarik. Ikuskizuna Betiondoko zezen-plaza mugikorrean egingo da eta torero bakoitzak bina zezen izango ditu. Lau animaliak Salamancako Lorenzo Rodriguez enpresariaren ganadutegikoak izango dira. Aurkezpen ekitaldi honetan ‘Rui Bento Vasquez’ elkarteak, bere presidentearen ahotik iragarri duenez, sarreretan bildutakoa edadetuen alde gizarte boluntario gisa jarduten duten ‘Nagusilan’ elkartearentzat izango da.

Kartelak bigarren ikuskizun bat era jasotzen du. Bigarren ikuskizuna, jaietako azken egunerako iragarrita dago. Kasu honetan, umeentzako jaialdi herrikoia izango da. Bertan 60 kilogramo azpitiko zezentxoak, bigantxak, basurdekumeak eta poniak ikusi ahal izango dira zezen-plaza berean. Ekitaldi hori, arratsaldeko sei eta sei erdietan hasiko dira, hurrenez hurren. Ikuskizunetarako sarrerak laster aldez aurreko salmentan eskainiko dira herriko hainbat tabernatan. Sarrera orokor bakoitzak 30 euro balioko du eta txaranga kide eta jubilatuenak berriz 20 euro. Xehetasun gehiagorako ikus argitaratutako kartela. Horretarako sakatu beherago dagoen informazio gehiagoren lasterbidearen gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu