Ur-hornidura eten egingo da bihar udalerriko hainbat kaletan

14.07.09
Hirigintza

Hiriguneko erdialdean dauden hainbat kaleetako etxebizitza eta eraikinek urik gabe egongi dira bihar asteazken arratsaldean lau orduz, gutxi gorabehera. Zerbitzuak esleiturik duen ANSA enpresa keta udalek olan taldeak horrela iragarri dute gaur, herritarrak jakinaren gainean jartzeko asmoz. Ur etena arratsaldeko ordu bietatik seietara bitartean egingo da. Denbora horretan Probaleku plazan dagoen arketa batean balbula bat aldatu eta berria ipiniko da. Lan hori egin ahal izateko ura hornidura eten egin behar dute eta, horren ondorioz, udalerriko hirigineko zenbait kaletan ez da urik izango eta izaten den ur-jario apurrak ez du behar besteko presiorik izango.

Udal ur zerbitzua esleitua duen enpresak, ANSAk informazio ohar bat kaleratu eta etenak ukituko dituen etxebizitzetako peoretan zabaldu du. Etenak ondorengo kaleei eragingo die: Zeharkale, Diputazio, Andaluzia Zeharbidea, Probaleku, Komentukua, Bizkaia Etorbidea, Santiago eta Goienkale. Lanak amaitu bezain pronto, ur honidura eta zerbitzua normatzea espero dute teknikariek. Gauzak ondo joanez gero, zerbitzu hori lehenago eman ahal izatea ere posible dela adierazi digute.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke