Imagen
Txarangen arteko joko jendetsuek proba gehiago dakartzate gaurkoan
16.07.09
Kultura eta Gazteria
Txarangen batzordeak antolatzen dituen koadrilen arteko jokoek ikusmin eta interesa piztu dute. Jai egitaraua ireki eta jokoak hasi zirenetik arratsaldero jendetza biltzen ari da herriko plazan, norgehiagoka ezberdinak zuzenean jarraitzeko. Jokoek aurrera segiko dute gaur eta arratsalderako neurketa berri bi jokatuko dira. Arratsaldeko zazpietatik aurrera ‘traineruak’ eta ‘jatorrizko bekatuaren’ probak jokatuko dira, Orbe Kardinalaren plazan.
Jai egitarauak iragartzen duenez, eguneko ekitaldiak ondorengoak dira:
- Arratsaldeko 6etan, Areto Futboleko txapelketa udal kiroldegian. Antolatzailea, Saltzaileak A.T.
- Arratsaldeko 7etan; txarangen arteko joko gehiago. Gaur ‘traineruak’ eta ‘jatorrizko bekatuaren probak jokatuko dira.
- Gaueko 10etan, Bertso jaialdia Baldespinako Markesaren parkean. Ekitaldia Deba-beheko bertso eskolak antolatu du. Part hartuko duten bertsolariek ondorengoak dira: Julio Soto, Miren Amuriza, Maddalen Arzallus, Beñat Ugartetxea, Manex Agirre eta Arrate Illaro.
Lotutako albisteak
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin



