Revolver taldearen zuzeneko kontzertua '21gramos' lana aurkezteko

17.07.09
Kultura eta Gazteria

Revolver taldeak kontzertua emango du bihar San Pelaio parkean, gaueko hamaika eta erdietatik aurrera. Ekitaldi hori, jai egitarauan biharko iragarrita dagoen gauzarik garrantzitsuena da. Talde valentziarraren etorrerak ikusmin handia sortu du, herrian ezezik inguruko bailaretan ere, esaterako Durangaldean, Lea-artibain edo Deba-barrenean. Gainera, ikusmin hori handitu egin du kontzertua parkean zabalik eta dohainekoa izateak. Kantaldia talde ospetsuak aurtengo udan egingo ‘21gramos’ diskoarekin egingo duen biran txertatzen da.

Carlos Goñik bere taldeko musikariekin arituko da gure herrian eta talde horren partaide dira Vicente Huma (gitarra), Julio Tejera (pianoa), Iñigo Goldaracena (bajua) Manu (bajua), Cuco Pérez (soinua), Julián Nemesio (bateria). Taldeak gira 2008ko irailean hasi zuen, neguan etenaldia eginez. Orain udaberrian hasi eta gelditu gabe dabiltzan han hemenka. Ikuskizuna Ermura etorriko bihar, ondoren Jaen, Melilla eta Valentziara joateko.

Revolver taldeak ‘21gramos’ lana iaz plazaratu zuen. Hasi zirenetik taldeak jada hogeigarren urtea bete du, merkatuan bere lekua hartuz. Izan ere, Carlos Goñi Espainiako pop-rock onenaren barne izen propio edukitzea lortu du. Eta ospe hori lortu du kantariak nahiz taldeak, zalantzagarri ez den diskografia izan eta honakoa hamabigarren diskoa delako. Azken horren soinua erabat propioa eta identifikagarria duelako eta jarrera independentea dutelako modarekiko, horrela horrengandik eta beren gorabeherengandik babesturik egonik. Beren abestiak distiratsuak dira, intentsoak, gure memorian musikalean irauten dutenak. Horrez gain, Goñi gitarra jole maisua da, nahiz eta harrokeriarik ez duen agertzen. Nahi duen bezala kantatzen du, garrantziari kez balu bezala, letretan egiaz eta bihotzetik hitz eginez beti, arrakasta ezagutu arren, inoiz ez delako eroso horren barne gelditu. Hori guztia, jakin badakite harren jarraitzaile guztiek, ontzen ikusi baitute obrarik obra. Bihar, Revolver taldearen mitoa ikusi ahal izango dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu