Santixauetrako, gorputza berotzen

17.07.09
Kultura eta Gazteria

Ermuak jai nagusien aurreko asteburu bizi-bizia pasatzeko prest dago. Horrela antzeman daiteke jai-egitarauari begiratu bat eman eta dakarren eskaintza zabala ikusita. Gainera herritar guztiok jai eta festa egun horiei gogotik heltzeko irrikan gaude. Horri horrela izateko arrazoiak anitzak dira: dugun uda, koadrilen arteko lehiaketak, oporrak esku-eskura edukitzeak, eta beste abar luze bat jaien eztanda aurreratuko dutenak. Azken egunetan joera hori nabaritzen da; lehen lehenengo aukeran kalera irteten baikara goiz, arratsalde nahiz gauez, eta asteburu honetan ere horrela izatea espero da. Jarduera eta ordutegien kontsultatzeko, azpiko informazio gehiagoko lasterbideari lotura egin diogu, horretan programa ofiziala eskainiz.

Gaur play-back lehiaketa ospatuko da

Gaurkoan ikusmin handiena sortuko duen ekitaldia ohiko play-back lehiaketaren saioa izango da, herriko plazan gaueko hamar eta erdietatik aurrera ikusteko aukera izango duguna. Ohiko eta tradizio hitza erabiltzean paradoxa sortu badaiteke ere, horrela da ez betidanikoa delako. Ohiko diogu, urtero programan errepikatu arren, oso gurea delako eta egitarauan mantentzea lortu duelako, oso interesgarria eta erakargarria izaten baita, jarduerak urte asko izan arren. Ziur gaude, aurtengoan ere gure gazteek harridura puntu hori lortuko dutela, prestatzen dituzten emanaldi askok orijinaltasun handia izan ohi dutelako eta, nola ez, lan asko ere bai.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu