Eusko Trenek gaueko tren eta zerbitzu bereziak jarriko ditu –Santiaxuetarako-

17.07.09
Kultura eta Gazteria

Eusko Tren konpainiak iragarri duenez gaueko zerbitzu bereziak jarriko ditu Ermuko ‘Santixau’ jaietarako. Gaueko zerbitzu berezi horiek uztailaren 18an eta 24an egongo dira, gure herriko jaietara etorri nahi duten guztientzat. Trenak Bilbotik –Atxuritik- Debara artean joango dira. Ibilbideak noranzko bietan izango dira, ia goizaldeko bost eta erdietara bitartean. Ostiralean, aldiz, ibilbidea motzagoa izango, trenak Bilbo-Atxuritik Elgoibarrera bitartean ibiliko direlarik. Ordutegi zehatzak eta argibide gehiagorako joan beheko informazio gehiago lasterbidera, Eusko Trenen web gunean sartzeko.

Biharko ‘Revólver’ taldearen kontzertua iragarrita dago Ermuan. Kontzertu hori San Pelaio plazan egingo da, gaueko hamaika eta erdietatik aurrera. Ekitaldi hori jai egitarauaren barne dago eta dohainekoa izango da. Hori horrela, talde horren eta lantzen duen musikaren jarraitzaile ugari etor daitezkeela aurreikusi da.

Zerbitzu bereziak egongo diren bigarren eguna, datorren asteko ostirala izango da, uztailak 24an, patroiaren bezpera egunean. Jardunaldi horretan, herriko jai nagusiei hasiera emango zaie, hiru egunez jota sua ibiltzeko. Hasierako jardunaldia ere berezia izaten da, eta inguruan ditugun eskualdeetako gazte asko bertaratu daitezkeela aurreikusi dute.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin