Haurrek protagonista izango festetan beraientzako duten egunean
Ermuko gaztetxoek herriko jaiez gozatzeko aukera izango dute bihar, beraientzat espresuki antolatutako jardunaldian. Jarduera ugari izango dira gozatzeko, adinari egokitutako hainbat izango baitira egun osoan zehar. Programari goizetik ekin zaio eta arratsaldez ere jarraipena izango du, iluntzera bitartean. Ikusle kopururik handiena bilduko duen ekitaldietako bat Atxikistan izeneko ikuskizun musikala izango da, herriko plazan arratsaldeko 7etatik aurrera.
Haurrentzako ikuskizun horretan Eidabe Ekimen Kulturaleko kideek kale ikuskizun dibertigarria eskainiko dute. Printzipioz, ikuskizuna haurrentzat da aproposa, baina adin guztietako ikusleoi gustatuko zaigu.
Eguneko egitaraua, ondorengoa da:
- Programa:
- 10,30ean. Buruhandiak. Orbe kardinalaren plazatik.
- 11etatik 13etara eta 16etatik 19etara. Haurrentzako parkea Tailerrak. Orbe kardinalaren plazan.
- 17etan. Haurrentzako txokolatada. Orbe kardinalaren plazan.
- 19etan. Haurrentzako musika ikuskizuna: “Atxikistan”. Orbe kardinalaren plazan.
- 22,30ean: Rock Kontzertua: PAM. Baldespina parkean.
Play-back lehiaketak, hasierako urteetako distira errekuperatu du.
Aurtengo play-back lehiaketa borobila atera, arrakastatsua benetan. Ostiralerako deituta egon arren, astelehenera pasa behar izan zen euriagatik. Astelehen gauen, aldiz, uste baino askoz hobeto atera zen. Jendetza bildu zen plazara, taldeek imajinazioa, originaltasuna eta koreografia landuak zituztela erakutsi zuten. Esan bezala, jende ugari bildu zen eta, ekitaldian omenalditxoa egin zitzaien gure herriak herri kirolaren alde lan ezkerga egin izan duten bi herritarrei. Lehenak, herri kirola lau haizeetara zabaldu izan du irratian eta plazatan egindako lanagatik, Ziriako Ortiz de Zaratez ari gara, zeinak jada 82 urte bete dituen eta horietatik ia mendi erdi zaletasun hori zabaltzen eman duelarik. Bestea, Jesus Mari Pato lankide eta kirolaria izan zen. Biek, jendearen maitasuna hurbiletik sentitu ahal izan zuten.
Lehiaketa talde irabazlea ‘Bidutziak’ izan da, beste behin, ‘Karibeko piraten’ filmean oinarrituriko banda-musika eta muntaia batekin. Taldeak ikuskizun borobila prestatu zuen eskenatokira igoz arropa bereziekin, olagarro eta filmeko itsasontzi eta guzti. Ez zitzaien ezer falta. Taldeak 600 euroko saria eskuratu du, aurtengoan ere bai. Gaua oso alaia izan zen, eszenatokitik lehen mailako hainbat pertsonai ikusi ahal izan genituen, besteak beste: Michael Jackson, Freddy Mercury, Elvis Presley, Bob Marley edo Marilyn Monroe. Laburbilduz, ikuskizun polita eta lortu nahi den helburuarekin bat datorrena.
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude