Aukera zabala patroiaren egunean: herri kirola, pilota eta zezenketa

24.07.09
Kultura eta Gazteria

Santiago Apostoluaren egunean aisialdiko hainbat aukera izanen dugu Ermuan, goiza nahiz arratsaldea pasatzeko. Hori bakoitzak erabaki beza, norberaren gustuen arabera. Aukera zabala da. Eguerdiko hamabi eta erdietan herri kirol ikuskizuna egingo da herriko plazan. Bertan harri-jasotzaileak, aizkolariak eta beste hainbat espezialitate uztartzen dituen kirolaria ikusi ahal izango ditugu. Kirolariak, Perurena aita semea, Landarbide, Bihurri, Flores, Zelai II, eta Zelailuze izango dira.

Gure herriko jaietan pilotak beti izan du leku garrantzitsua. Aurtengoan ere horrela izango da, binakako esku-pilotan prestatutako kartela luxuzkoa baita. Herriko pilota taldeak eta ASPEk elkarlanean profesionalen arteko partida antolatu eta Titin III txapeldun handia ekarriko baitu aurtengoan ere herrira patroiaren egunean. Arratsalde horretarako bi partida iragarrita daude, garrantzitsuenean nor baino nor arituko dira Titin III-Zubieta bikotea eta Xala-Goni IIIk osatutakoa. Jaialdiari hasiera emango diote Cabrerito II-Urberuagak eta Ibai Pérez-Arrutik. Partidak, Aritzmendi pilotalekuan jokatuko dira, arratsaldeko 5etatik aurrera.

Zezenak nahiago dituztenek, korrida bat ikusteko aukera izanen dute Betiondoko zezen-plazan, arratsaldeko 6etatik aurrera. Ekitaldia herriko ‘Rui Bento Vasques’ torero portugaldarraren izena daraman elkarteak antolatu du. Horretan bi torerok hartuko dute parte. Kartelean iragarrita dagoenez parte hartuko dute Salamancako Salvador Ruanok eta Donostiako Jose Andres Gonzalezek. Ganadua Salamancatik ekarriko da, Lorenzo Rodriguez enpresariaren ganadutegitik. Toreroek beren koadrilarekin aterako dira. Ikuskizunean bildutako diru guztia pertsona edadetuekin lan egiten duen Nagusilan Elkartearentzat izango da.

Santa Anan egunean pilota gehiago eta Zezen egunean, umeentzako zezen jaialdia

Biharamunean ere, Santa Ana egunez, esku binakako partida gehiago antolatu ditu pilota elkarteak. Kasu honetan jaialdia afizionatu mailakoa izango da. Partida herriko Orbe Kardinala plazaren pilotaleku irekian jokatuko. Eskuz binakako partida bi jokatuko dira. Partidak, arratsaldeko 6etan hasiko dira.

Azkenik, zezenen bigarren ikuskizuna, jaietako azken egunerako iragarrita dago. Kasu honetan, umeentzako jaialdi herrikoia izango da. Bertan zezentxo, pony eta basurdekumeak ikusi ahal izango dira, zezen-plaza berean. Ekitaldia, arratsaldeko seietan hasiko da. Ikuskizunetarako sarrerak aldez aurreko salmentan eskaintzen dira hainbat tabernatan.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude