Olañeta eta Abeletxe exekuzio unitateak gauzatzeko arkitektura talde bat kontratatzea onartu da

06.08.09
Hirigintza

Udalbatzarrak uztaileko bere azken bileran Olañeta eta Abeletxe exekuzio unitateak gauzatzeko arkitektura talde bat kontratatzeko erabakia hartu zuen, oinarrizko proiektua eta exekuziokoa idatzi eta obraren zuzendaritza eraman dezan. Unitate horietan etxebizitza libreak, babesturiko akurako babes ofizialeko etxebizitzak, aparkalekuak eta Abeletxen zuzkidura-apartamentuak egitea aurreikusita dago. Lan horiek lehiaketa ireki bidez kontratuko dira eta horren kostua 429.000 euro pasatxo izango da. Proposamena aho batez onartu da, udalbatza osatzen duten alderdi guztiek aldeko botoa eman baitzuten. Gaiarekin ados agertu ziren PSE-EE/PSOE, PP, EAJ-PNV eta EB-B udal taldeak.

Erabakiak xedatzen duenez, Olañeta Exekuzio Unitatean etxebizitzak libreak, babestutako akurako BOEak eta aparkalekuak, eta Abeletxen zuzkidura-apartamentuak egiteko oinarrizko proiektua eta exekuziokoa idazteko eta obraren zuzendaritza eramateko arkitekto-taldea kontratatzeko lehiaketa irekiari hasiera emango zaio. Kontratazio-espediente hori ohiko izapidez gauzatuko da. Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 2007/30 Legeak ezarritakoari jarraituz, kontratua prozedura irekiz esleituko delarik. Halaber, kontratua eraenduko duten klausula administratibo partikularren eta teknikoen pleguak ere onetsi dira.

Erabakiak kontratu horri dagokion gastua 370.000,00 € (hirurehun eta hirurogeita hamar mila euro) gehi 59.200,00 € (berrogeita hemeretzi mila eta berrehun euro) BEZ, baimentzen du, berori izanik lehiaketa honen enkante-aurrekontua. Esleipen-prozedurari hasiera emateko PROIMERSA sozietateak kontratua formalizatu arte egin beharreko bultzada-izapide guztiak bete beharko dituelarik.

Aipatu unitate horietan ondoko eraikuntzak egitea aurreikusita dago:

  • Babes Ofizialeko 18 Etxebizitza (BOE).
  • 8 etxebizitza libre (6 merkaturatzeko eta beste 2ak Olañeta ahizpentzat).
  • 55 Apartamentu gazteentzat Abeletxen, horiek udalaren ondare eta babestutako alokairukoak izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke