Ermuan E Planaren proiektuen uneko egoera

28.08.09
Hirigintza

Otsailaren 6tik, Administrazio Publikoko Ministerioak (APMak) Ermuak Toki-inbertsioko Estatu Fondoaren deialdiari atxikiz aurkeztutako hamaika obra proiektuak onartu zituenean, orain arte 6 hilabete inguru pasatu dira eta momentu ona da lanei buruzko balorazioa egiteko eta bere uneko egoera jakiteko.

Ermuko Udalak proiektu guztiak onartu zituen pasa den urtarrilaren 19an eta egun bat eta gero Administrazio Publikoko Misterioari beren eskabideak Toki-inbertsioko Estatu Fondoan gehitzeko asmoz bidali zizkion. Erantzuna baikorra izan zen eta diru-laguntzak lortu ziren 11 proiektu gauzatzeko; bat adjudikapen zuzena izan zen eta gainerakoak lehiaketa-librean ipini ziren.

Jarraian, honako taulan Ermuak Toki-inbertsioko Estatu Fondoaren datu garrantzitsuenak adierazten ditugu:

Enplegua sustatzeko Toki-Inbertsioko Estatu Fondoa
Eskatuko diren obra proiektuak Proiektuaren aurrekontua Aurreikusitako Exekuzio-epea Enplegatzea aurreik diren langileak Lanen adjudikazio-data Lanen hasiera-data Lanen uneko egoera
Goienkale kalean baterako espazioa 13. zk.tik 21.era luzatzea 227.444,30 € 4 hilabete Obra-arduradun 1, 4 ofizial, 3 peoi 2009/03/31 2009/04/22 Amaitu gabe
Ongarai Eskola eta Anaitasuna Ikastola ikastetxeen barrualdea urbanizatzea 407.859,00 € 6 hilabete Obra-arduradun 1, arotz enkofratzaile ofizial 1, 4 ofizial, 8 peoi 2009/03/31 2009/04/21 Amaitu gabe
San Antonio Ermita birgaitzea 172.893,43 € 4 hilabete Obra-arduradun 1, 3 ofizial, 3 peoi 2009/04/02 2009/07/29 Amaitu gabe
Ermuko Udalerrian haurrentzako jolasak eta hirugarren adinekoentzat errehabilitazio-parkeak jartzea 300.000,00 € 5 hilabete Obra-arduradun 1, muntatzaile ofizial 2, 2 ofizial igeltsero, 4 peoi 2009/04/03 2009/04/28 Amaitu gabe
Miguel Angel Blanco udal kiroldegiko igerilekuaren hodia berritu eta birgaitzea 228.121,71 € 6 aste eta bi egun Obra-arduradun 1, 4 ofizial, 4 peoi 2009/04/03 2009/07/20 Amaitu gabe
Torreta Etxearen teilatupea konpontzea 68.359,62 € 2 hilabete Obra-arduradun 1, 3 ofizial, 3 peoi 2009/04/02 2009/05/19 Amaituta
Haurreskola eraikinaren teilatupea jolastokitarako egokitzea 18.000,00 € 2 hilabete Ofizial 1, peoi 1 2009/02/27 2009/04/21 Amaituta
Ongarai Eskolaren teilatupea eta teilatu-hegalak iragazgaiztea 239.992,02 € 6 hilabete Obra-arduradun 1, 3 ofizial, 4 peoi 2009/03/30 2009/04/22 Amaitu gabe
Hambreko bidea zolatu eta altzariz hornitzea 229.678,21 € 4 hilabete Obra-arduradun 1, 4 ofizial, 4 peoi 2009/04/02 2009/04/28 Amaitu gabe
Erdikokale 21ean dagoen udal eraikina gizarte-zerbitzuak bertan kokatzeko egokitzea 298.383,99 € 6 hilabete Obra-arduradun 1, 5 ofizial, 4 peoi 2009/03/31 2009/05/19 Amaitu gabe
Santa Ana, Okin-Zuri eta Goienkale auzoak berrurbanizatzea 687.447,72 € 8 hilabete Obra-arduradun 1, ofizial arotz 1, 4 ofizial igeltsero, 6 peoi 2009/03/31 2009/04/07 Amaitu gabe
Guztira: 2.878.180,00 €   78 pertsona. (Obra-arduradunak: 7, Ofizialak: 32, Peoiak: 39)      

Jarraian, lana bakoitzaren xehetasunak adierazten dira:

  • Haurreskola eraikinaren teilatupea jolastokitarako egokitzea
    • Lanak apirilaren 21ean hasi ziren eta bi hilabete eta gero bukatu ziren.
  • Erdikokale 21ean dagoen udal eraikina gizarte-zerbitzuak bertan kokatzeko egokitzea
    • Lanak maiatzaren 19an hasi ziren eta 6 hilabete epean bukatuko dira.
    • Kasu honetan, lanak aurreikusitako egutegia betetzen ari dira.
    • Eraikinaren sarrera eginda dago eta hemendik aurrera oraingo atea aldatu behar da eta baranda berri bat arrapalan ipini behar da. Hurrengo asteetan lan hauek egingo dira.
  • Ongarai Eskolaren teilatupea eta teilatu-hegalak iragazgaiztea
    • Lanak apirilaren 22an hasi ziren eta urrian bukatuta egon behar dira. Dena den, aurreikusitako epea baino lehen bukatuko direla espero da lanaren % 95a eginda dagoelako.
  • Santa Ana, Okin-Zuri eta Goienkale auzoak berrurbanizatzea
    • Lanak apirilaren 7an hasi ziren eta 8 hilabete epea dago lanak bukatzeko.
    • Lanak aurreikusitako egutegia betetzen ari dira. Hori dela eta, Goienkale eta Okin-zuri kaleetan lan-batzuk amaitzeko daude. Momentu honetan, Santa Ana auzoan lan egiten ari da.
  • Goienkale kalean baterako espazioa 13. zk.tik 21.era luzatzea
    • Lanak apirilaren 22an hasi ziren eta 4 hilabete ondoren amaituko dira.
    • Lanak aurreikusitako epea betetzen ari dira. Hori dela eta, lanaren % 90a eginda dago.
  • Ongarai Eskola eta Anaitasuna Ikastola ikastetxeen barrualdea urbanizatzea
    • Lanak apirilaren 21ean hasi ziren eta 6 hilabeteetan amaitu behar dira.
    • Irailaren 1ean eskolen sarrerak bukatzen saiatu da, ikastaroa hastean eragozpen txikiak egiteko. Gainera, Anaitasuna Ikastolaren beheko sarrera eta ikastola honen bi patio asfaltatu egin dira.
  • Ermuko Udalerrian haurrentzako jolasak eta hirugarren adinekoentzat errehabilitazio-parkeak jartzea
    • Lanak apirilaren 28an hasi ziren eta 5 hilabete inguru eta gero amaituko dira.
    • Orain arte San Pelaioko parkeak (plazarena eta bolerarena), San Lorenzo auzoko parkea eta Zubiaurre kalekoa egin dira.
    • Ongarai kaleko parkea egiten ari da. Gainerakoak beren elementuak prest daude instalatutzeko obra zibila amaitzerakoan.
  • Torreta Etxearen teilatupea konpontzea
    • Lanak amaitu ziren. Maiatzaren 19an hasi ziren eta bi hilabete ondoren amaitu ziren.
  • Hambreko bidea zolatu eta altzariz hornitzea
    • Lanak maiatzaren 28an hasi ziren eta 4 hilabete inguruan amaitu behar dira. Gero, barandak eta haurrentzako jolasak ipini behar dira.
    • Proiktuaren lehenego ibilbideari aldaketa bat egin da.
  • San Antonio Ermita birgaitzea
    • Lanak uztailaren 29an hasi ziren eta 4 hilabete epean amaitu omen dira.
  • Miguel Angel Blanco udal kiroldegiko igerilekuaren hodia berritu eta birgaitzea
    • Lanak uztailaren 20an hasi ziren eta 6 aste eta bi egunetan epean amaitu omen dira.
    • Lanak aurreikusitako egutegia betetzen ari dira.

Aurreikusitako lanen amaiera datak luzatu ahal dira 6 hilabete gehiago baina inoiz ez 2010 urtearen ondoren.

  • Langileak lan egiten ari dira Goienkale kalean baterako espazioa 13. zk.tik 21.era luzatzeko
  • Miguel Angel Blanco udal kiroldegiko igerilekuaren hodia berritzeko eta birgaitzeko lanak
  • Erdikokale 21ean dagoen udal eraikina gizarte-zerbitzuak bertan kokatzeko egokitzeko lanak
  • Langileak lan egiten ari dira Ongarai Eskolaren teilatupea eta teilatu-hegalak iragazgaizteko
  • Santa Ana, Okin-Zuri eta Goienkale auzoak berrurbanizatzeko lanak
  • Ongarai Eskola eta Anaitasuna Ikastola ikastetxeen barrualdea urbanizatzeko lanak
  • Ermuko Udalerrian haurrentzako jolasak eta hirugarren adinekoentzat errehabilitazio-parkeak jartzeko lanak (San Lorentzo auzoa)
  • Torreta Etxearen teilatupea konpontzeko lanak
  • Hambreko bidea zolatu eta altzariz hornitzeko lanak
  • San Antonio Ermita birgaitzeko lanak
  • Argazki honetan ikus daiteke Haurreskolaren lanak amaituta direla

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da