Ermua musikaz blai gaurtik igandera bitartean, kaleko banden IV. topaketan

18.09.09
Kultura eta Gazteria

Ermuak jatorri eta oso estilo ezberdinetako hamalau musika talde bilduko ditu aste bukaera honetan, kaleko musika taldeen laugarren topaketan. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta ‘Kalean’ leloa ezagutzen dugu. Programari gaur zazpietan emango zaio hasiera. Arratsaldean bi talderen emanaldia entzun ahal izango dugu. Azken orduko arazoak direla eta "Storici sbandieratori delle contradi di Cori" talde italiarra ezin izango da Ermura etorri, asteburu honetan. Beraien ordez, Senegaleko "Kora" taldea afrikarra etorriko zaigu, kontinente hartako musika eta dantza biziak eskaintzera.

Gaurko lehenengo bi taldeak atzerritik datozkigu. Lehenaren izena ‘‘Magicaboola Brass Band’’ da eta Italiatik dator. Taldeak tronpetak, saxofoiak, azpisaxofoiak eta perkusioa dakartza. Taldeak marchin band modernoen ohiko erritmoak lantzen ditu, uztartuz funk, jazz eta blusaren soinuak. Ordu bete beranduago, Frantziatik datorkigun ‘Le Groos Tube’ taldearen txanda izango da. Franfarre tankerako talde honek jendea harrapatzen du bere funk, jazz, afrobeat eta munduko musikaz apaindutako groove soinu eta umore apartarekin. Banda guztiak Orbe plazatik abiatuko dira kalejiran ateri badago. Euria egiten badu, bandek estalpeak bilatuko dituzte bere emanaldietarako.

Talde ugari aterako dira kalera datozen hiru egunetan, beren soinu eta erritmo anitzekin. ‘Kalean’ ekimenak musika kaleratzeko helburua du, asteburu horretan estiloen aniztasuna erakusteko eta kaleak kolorez janzteko. Xede horrekin, estilo anitzeko talde asko ekarriko dira. Horietako hainbat atzerritik, proposamen zabal eta ezberdinak aurkeztu nahi baitira. Nazioartetik etorriko zaizkigun taldeak Italiatik, Frantziatik eta Mexikotik etorriko zaizkigu. Hori horrela, trikitixak, gaitak, txistuak, airezko, metalezko eta hari-instrumentuak ikus i eta entzuteko aukera izanen dugu, Mexikotik etorritako Mariatxia eta guzti.

Talde parte hartzaileek eta bakoitzaren emanaldi orduak ondorengoak dira:

  • Irailak 18, ostirala
    • 19:00etan: Magicaboola Brass Band (Italia)
    • 20:00etan: Le Gros Tube (Frantzia)
  • Irailak 19, larunbata
    • 12:30etan: Fouraleda (Ermua)
    • 13:00etan: Alboka Musika Eskolako Trikitilariak (Ermua)
    • 13:30etan: Suharri Taldea (Ermua)
    • 18:00etan: Sandunga (Frantzia)
    • 19:00etan: Fanfare AOC (Frantzia)
    • 20:00etan: Dolores Sanjuan y el mariachi tequileño (Mexiko)
  • Irailak 20, igandea
    • 12:00etan : Circomotik (Bartzelona)
    • 12:30etan: Les Enfants (Girona)
    • 13:00etan: La Parrús Dixie Band (Valladolid)
    • 18:00etan: Irulitxa (Ermua)
    • 19:00etan: Kora (Senegal-Afrika)
    • 19:30etan: Funky a L. Olla (Bartzelona)

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu