Gas naturalaren hornidura normaldu da, matxura konpondu eta gero

23.09.09
Hirigintza

Gas naturala hornitzeko zerbitzua Ermuan bueltatu da normaltasunera. Naturgas enpresarentzat lan egiten duen Araba eta Gipuzkoa zonaldeetako mantenu langileek konpondu dute dagoeneko sareko hodi batean izan den matxura eta Ermuko etxeetara jada bueltatu da gas naturalaren hornidura. Gasa eguerdiko hamabi eta erdiak pasatxorako eman ahal izan da, mantenuko langileek zulatutako hodi zatia moztu eta berri bategatik aldatu eta gero. Matxura San Pelaioko 44 eraikinaren parean gertatu da, goizeko hamaikak inguruan, ‘Construcciones Baltar Dominguez’ enpresako makina bat lanean eta zanga zabaltzen zegoenean. Enpresa honek Beti Ondon jasotzen diren euri-urak jaso eta bideratzeko sarea egiten dihardu.

Naturgas enpresak aditzera eman duenez gasaren etenak herri guztia hartu du, Urtiako industrialdea barne. Hasiera baten, arratsalderako konpontzea espero izan dute teknikariek, baina askoz lehenago amaitu dute. Une honetan Ermuko etxe guztietara gasa normaltasunez heltzen da eta bakarrik Urtiako poligonoko enpresek jarraitzen dute zerbitzurik gabe. Segurtasunez, bertara doan kanalizazio itxi egin da eta hori egitean pasoko giltza apurtu denez, orain giltza hori aldatu behar dute. Hornidura arratsalderako prest izatea espero dute. Gas-etenak ez du eraginik izan Gipuzkoa Etorbideko etxeetan, horietara heltzen den sarea beste leku batetik datorrelako.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke