Enplegu-tailer berria onartu zaio Ermuari, zeina azaroan hasiko den

24.09.09
Ekonomi Sustapena

Udalak hamabost pertsona trebatuko ditu mehats eta obra publikoko makineria erabiltzaile eta mantentzaile gisa, enplegu-tailer ekimen berri baten barne. Enplegu-tailerra trebakuntza eta enplegu programa bat da, 25 urtetik gorako langabetuentzat. Parte-hartzeko interesa dutenek, gidatzeko B karneta izan eta langabezian egon beharko dute. Ekimenaren kostua ia 378.472 euro dira, horietatik estatuko enplegu zerbitzu publikoak –lehenagoko INEMek- 318.472 euro ipiniko ditu eta Ermuko Udal honek berriz, gainerako 60.000 euroak. Programak urte beteko iraupena izango du eta parte hartzaileek 1920 ikastordu hartuko dituzte. Estatuko enplegu zerbitzu publikoak –lehenagoko INEMek- eta udalak parte hartzaileen hautaketa prozesuari ekingo eta burutuko dute urriko hainbat asteetan zehar.

Parte hartzeko hautatutakoek lehenengo sei hilabeteetan teoria landu eta ikasi egingo dute batik bat. Bigarren sei hilabeteetan ikasleek benetako praktika profesionalak egin ahal izango dituzte. Ekimena abian jartzea espero da azaroaren 2rako eta hamabi hilabete beranduago bukatuko, 2010eko urriaren 31n hain zuzen. Ekonomi sustapen, Enplegu eta Trebakuntza udal sailak proiektuaren bideragarritasun agiria jaso berri du, orain egun batzuk.

Enplegu-tailerraren helburu nagusia hainbat pertsona espezialitate horretan trebatzea da, lan merkatura sartzeko izan ditzaketen aukera gehiagotzeko eta merkatuan dagoen eskariari erantzuteko. Horretarako, herri-lan, jasotzaile eta garraioko makineriarekin lan egiten ikasiko, berori mantendu eta birgaitzeko lanbide-heziketa eta praktika. Proiektuak udalaren makineria eskola ezartzeko ekimenari jarraipena ematen dio eta makineria mantentzeko mekanikoen eskariari erantzun nahi dio.

Gizartearentzako onura izango eta lan merkaturatzeko aukerak areagotuko dituen proiektua

Lur-mugimendu eta erauzketako enpresa txiki eta ertainek gehien eskatzen duten langilea makineria bera erabili eta hori mantendu dezaketenak dira. Proposamenaren barne ekoizpenerako makineria osagarria ere sartzen denez, parte hartzaileen jarduera eremua eta aukerak gehiagotu egiten dira.

Proiektuak Ermuko gizarteari onurak ekarriko dizkio, izaera orokorrez, udalarena den eta herrian dugun Obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineria erabiltzen eta mantentzen ikasteko eskolako makinak puntuan jartzeko. Bestalde,mantenuko tailerrak atonduko dira, makinak edukitzeko euskarri finkoak jarri eta mantenu lanetan entrenatzeko. Horrez gain, izaera bereziaz ere proiektuan aurreikusita dago, antzinako obrako makineria espainiar atondu eta berreskuratzea, sektoreko eta industriako historiari ekarpena eginez.

Argibide gehiago eta izen emateak, Ekonomi sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailean egin daitezke. Bulegoak Bizkaia Etorbidearen 15ean daude, Torreta Etxean. Bertako telefonoa: 943 179151 da. Eta baita ere, Trebakuntza eta Enpresak Sustatzeko Izarra zentroan. Bertako telefonoa: 943 179018 da.

  • Argazki honetan herri-lanetan erabiltzen den makinetako bat. Horiekin lan egiten eta horiek mantentzen ikasiko dute parte hartzaileek
  • Herri-lanetarako makineria dagoen aukera oso zabala da, bakoitza lan baterako egokitua izaten baita

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren