‘Pocaconya’ antzerki taldeak ‘Optimismo global’ tituluko lana dakar gaur Lobianora
Kataluniako ‘Pocaconya’ antzerki taldeak ‘Optimismo global’ tituluko lana dakar gaur Lobianora. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da eta sarrerak 5 euro balio du. Antzerkia udazken honetako lehenengoa da eta denboraldi berriari hasiera emango dio. Lana Eduard Biosca Rierak idatzi du, emanaldian aktore gisa ere parte hartuz. Obra ‘Tricile’ taldeko kide den Paco Mirrek zuzentzen du, gidoia egokitzen ere lagundu duelarik. Antzerkiak laurogei minutu irauten ditu. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta urteko azken hiruhilekoko programazioaren barne txertatzen da.
Optimista edo baikor itzelaren pertsonaiak modu dinamiko, fresko eta dibertigarrian bizitzeko filosofi modu berri bat aldarrikatzen saiatuko da munduan zehar: erabateko optimismoa. Pertsona ezkorrei munduaz duten ikuspuntua aldatuko die obra honek, baikorrei aldiz, bizitzari aurre egiteko eta izateko duten izaeran berretsiko die.
Lotutako albisteak
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin