‘Oporrak 2009’ izeneko argazki lehiaketa datorren astean itxiko da

01.10.09
Kultura eta Gazteria

Gazteria Informatzeko bulegoak udako argazki lehiaketa antolatu du beste urte batez; ‘Oporrak 2009’ lelopean. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 9ko ordu bietan izango da. Urriko 16an emango du aditzera epaimahaiak bere erabakia eta saridunen izena. Lehiaketa honek 800 euro banatuko ditu sarietan. Aurtengoan, lehiaketa honetako nobedaderik garrantzitsuena horretara hogeita hamar urtetik beherakoek besterik ez dutela parte hartzik izango. Gutariko askok, jada, agortu ditugu oporrak, baina, atseden egun horietan ateratako argazkiak aurkezteko garaiz gaude oraindik.

Argazkiak oporretako bidaiatan ateratakoak izan behar dute, munduko edozein lekutakoak badira ere. Lehiaketa honetan parte har dezakete 1979tik 1995 urtera bitartean jaiotako guztiek, horiek barne. Lehiaketan 800 €uro banatuko dira hiru saritan. Argazkiek bi tamaina izan ditzakete, batetik txikia, gutxienez 18 x24 cm-takoak izango direnak eta, bestetik, handiak, 24 x 30 cm-takoak izango direnak gehienez ere. Argazkiak kartoi mehe baten euskarrian aurkeztu behar dira. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 9koa ordu bietan izango da eta hilabete horretako 16an emango du aditzera epaimahaiak bere erabakia eta saridunen izena. Lehiaketara aurkezten diren lanekin erakusketa bat antolatuko da, azaroaren 2tik 15era bitartean. Lehen sari orokorra eta herriko jasotzen duten bi pertsonek 300 € poltsioratuko dituzte eta adinez txikiari 200 € emango zaio hurrenez hurren. Azken horren saria argazki materialean izango zaio.

Lehiaketaren oinarriak hemendik bertatik jaitsi daitezke haiei eginiko lasterbidearen bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu