‘Asteburu gazteak’ izeneko jarduera urrian berreskuratuko da
Urriaren 17tik urtearen amaierara bitartean Ermuko gazteriak bere gustuko jarduerak gauzatu ahal izango ditu Betiondo Kirol Gunean. Hamabi urtetik 16ra bitartekoek lagunekin elkartzeko,taldean play-stationarekin jolasteko, musika entzuteko, gustuko pelikulak ikusteko…eta abar. Ermuko Udaleko Gazteria Zinegotzigoak joan den maiatzean martxan jarri zuen “Asteburu gazteak” programari berriro ekingo baitie. Izan ere, ekimenak jasotako harrena ona ikusita, hori berreskuratzea eta programazio zabala eta abendura bitartekoa eskaintzea erabaki baitu. Urteko azken hiruhileko programazio horren euskarri teknologi berriak izanen dira, web-gune honen bidez ezagutaraziko baita.
Zinegotzigoak adin tarte horretan dauden seiehun gazteei eskutitz bana bidali die etxera posta zerbitzua erabilita. Eskutitz horietan ekimenari berriro ekingo zaiola eta jarduera programa zabalaren berri ematen zaie, tailerrak, kirol jarduerak, dantzak, eta abar… izanen direla iragarriz. Jarduera horiek begirale batek gidatuko ditu. Horiek guztiak Betiondon gauzatuko dira abendura arteko larunbatero, arratsaldeko lauetatik zortzietara bitartean. Parte hartu nahi duten gazteek aldez aurretik izena eman eta 5 euro jarduerako ordaindu beharko dute.
‘Asteburu gazteak’ ikonoa dute gura portadan eta jardueren agenda baita ere
Esan bezala, ekimenak bere tartetxoa izanen du gure web-gunea honetako eskuman. Horren gainean sakatuz gero, internetek gazteria alorraren lekura eramango gaitu, bertan jardueren agenda digitala aurkituko dugularik. Agenda horrek hori, jarduera bakoitzaren egun-orduak, lekua, eta datua zehatz guztiak emanen dizkigu. Agenda digitala izateak, abantaila ugari dakartza bati eguneraturik izanen baita, aldaketa edo azkenordukoak izanik ere, paperean argitaratzen den ohikoa baino askoz ere malgu eta dinamikoa baita. Horrez gain, gazteria IKTen erabiltzaile sutsu eta aurreratua denez gero, eguneko 24 orduetan kontsultatu ahal izango du edonondik, paperezko alea soinean izan edo gorde beharrik izan gabe.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Lobiano Kultur Guneko 943 70 87 00 telefonora deitu edo honako posta helbidera idatzi: oij-gib@udalermua.net.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu