Gaur gauen gustora, ‘A gusssto! antzezlanarekin Lobianon

09.10.09
Kultura eta Gazteria

Gurutze Beitia eta Gorka Aginagalde umorista eta aktore bikoteak ‘‘A gusssto!’ tituluko lana dakarte gaur Lobianora. Ikuskizuna ikusteko bia saio izango dira, lehen arratsaldeko zortzietan eta bigarrena gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da eta sarrerak 5 euro balio du. Lana ikusteko aukera bakarra izan behar zen hasiera batean, baina ikusleek oso harrera ona egin diotenez eta sarrera guztiak saldu direnez, udal kultura sailak bigarren emanaldi bat adostu promotorearekin. Lana Gorka Aginagalde berak idatzi du, emanaldian aktore gisa ere parte hartuz. Antzerkiak hirurogei minutu irauten ditu. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du eta urteko azken hiruhilekoko programazioaren barne txertatzen da.

Gorkak eta Gurutzek ezagutarazi dituzten pertsonaien azalean sartzen dira: Patxi Agirregorrietxeberrigoitiabeitia eta Estela Maria Lourdes de Aquitepillo-aquitemato. Patxi Varadero eta turismo sexual zale amorratua den euskalduna da. Estela berriz, Patxiren bihotza bereganatu duen neska kubatar oparoa. Bikoteak umore euskaldun eta kubatarra uztartzen duen proposamena dakartzate. Hemengo eta hango umorea, ‘aurreskua’ eta ‘reguetona’ nahasturik…, bitxia, xelebrea, gozoa eta, batez ere, dibertigarria. Hirurogei minutu gustura pasatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin