Imagen
‘Karmela bizitza osoa’ txotxongiloen ikuskizuna haurrentzat
09.10.09
Kultura eta Gazteria
‘El Retablo’ talde madrildarrak haurrentzako antzerki emanaldia ekarriko du bihar Lobiano Kultur Gunera, arratsaldeko 5etatik aurrera. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko honetako programazioaren barne kokatzen da. Emanaldia ordu bete ingurukoa da. Sarrerak 3 euro balio du.
Obra hau Claudio Hochman eta Pablo Vergnek idatzi zuten, emanaldia Triunfo Arciniegasen testu egokitzapenean oinarrituta dagoelarik. Antzezlanak ordu bete inguru irauten du eta aproposa da 5 urtetik aurrerako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat.
Sinopsia
Neskatila ipotx ia burusoil baten istorioa: jende guztiaz maitemintzen zen eta bizitzan senargaia lortzea zuen ametsik handiena, bizi guztirako maiteko zuen senargaia.
Lotutako albisteak
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin