‘Bill Lyerly Band’ blues eta country soinuak ekarriko ditu Lobianora

16.10.09
Kultura eta Gazteria

Bizkaiko Blues Jazz zirkuitoa Ermura iritsiko da bihar. Aurtengo edizioan gonbidaturiko artista Bill Lyerly Band da. Ikuskizuna Lobiano Kulturgunean izango da iluntzeko 8etatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du. Bill Lyerly Ipar carolinan (AEB) jaiotako musikari honek, hiru hamarkada luze daramazki musika munduan, eta Bob Diddley eta John Lee Hooker moduko askorekin partekatu du agertokia. Kantari eta gitarra jotzaile bikaina, slide-a ederto erabiltzen du. Era akustikoan eta elektrikoan arituko da taldekide trebeak lagunduta. Bere errepertorioan kantu propioak eta klasikoen egokitasun bereziak tartekatzen ditu. Sustraidun musikaz gozatzeko. Countrya, bluesa eta rock aintzindaria entzungai.

Bill Lyerly, blusen hegoaldeko errebeldea da, Eurooarekin liluraturik dagoena, lehenago beste bluesman famatuei gertatu izan zitzaien bezala. Euskal Herrira egindako bisitaldi gutxi batzuk nahikoak izan ditu Bill Lyerly konpositore, gitarra eta tekla jotzaile eta abeslariak lurralde honekin eta bere kulturarekin maitemintzeko, haren karrera luzean beste bide bati ekiteko erabakia hartzeraino maitemindu ere. Oraingo honetan, basea Euskal Herrian egokiturik, bertan hauteman baitu jendeak bere musikarenganako –blues alternatibo gisa definitzen du– duen estimu handia. Horrexegatik argitaratuko du Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin Too Hurt To Cry albuma, Estatu Batuetan grabaturiko eta Londresko Abbey Road estudio ospetsuetan masterizatutako hamaika gaiek osatutako bilduma. Bertan bluesaren eta amerikar musika sustraidunaren aurreko ikuspegiak azaltzen ditu.

Blues Jazz zirkuitoa 2005. urteaz geroztik Bizkaian antolatzen dugun ekimena da, lurraldeko herri ezberdinetara Blues eta Jazz doinuak eramateko xedez. Hasieran herri gutxiagotan antolatzen zen, baina urteak pasa ahala herri gehiago batu dira ekimenera, gaur egun jada bost direlarik parte hartzen dutenak. Leioa, Basauri, Zornotza, Markina eta Ermua hain zuzen ere. Bertako zein atzerriko taldeak gonbidatzen ohi dira zirkuitora, beti ere ekilibrio bat mantenduz batzuen eta besteen artean. Emakumearen presentzia ere hasiera hasieratik zaindu izan da.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita